Tranbiaren Unibertsitaterako luzapena
Gasteizko tranbia Unibertsitateako luzapenarekin batera, trazatua 1,4 kilometro luzatuko da, eta, horrez gain, hiru geltoki berri jarriko dira zerbitzuan Angulemaren ondoren: Florida, Hegoalde eta Unibertsitatea. Tarte berria hori eraikitzeko lanei esker, bidegorri sarea 1,3 kilometro luzatu ahal izan da, eta zenbait urbanizazio lan egin dira trazatuak hartzen dituen kaleetan.
Geltoki berriak
Luzapen horrekin, Ibaiondotik ateratzen diren trenak Unibertsitateraino iritsiko dira; Abetxukotik ateratzen direnak, berriz, Floridan amaituko dira, Ibaiondoko linearekin ontziz aldatu ahal izango den azken geltokia. Floridako geralekuan, Salburua auzorako linea zabaltzea aurreikusi dute.
Tarte berria martxan jartzeak Euskotrenen tranbia-unitate "estraluze" berriak ere zerbitzuan jartzea dakar. Unitate berriek 7 modulu dituzte, gaur egungo 5 moduluen aldean, eta 44 metroko luzera, edukiera 400 erabiltzaileraino handitzeko.
Lineei eta ordutegiei buruzko informazio guztia Euskotrenen webgunean.
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.