Lankidetza proiektu bat saritu dute Perun

2020ko otsailaren 18an

Peruko Uraren Agintaritza Nazionalak (ANA) saria eman dio AMVISAren laguntzarekin egindako proiektu bati.

Premio Perú

Peruko Uraren Agintaritza Nazionalak (ANA) Peruko Uraren Kulturaren 2019ko Sari Nazionala eman dio Landaguneko Hezkuntza Zerbitzuen elkarteari (SER-Servicios Educativos Rurales), “Baliabide Hidrikoen Praktika Onen” kategorian, Arabako Medicus Mundi GGKEarekin eta Vitoria-Gasteizko Udalaren eta AMVISAren laguntzarekin egindako proiektu bategatik.

Proiektuaren bitartez, edateko uraren eta baino ekologikoen sistema bat eraiki da, Andeetako Patahuasi herri kitxuan 170 lagun baino gehiagori ur eskubidea bermatzeko, eta herritarrei prestakuntza eman zaie hori erabiltzeko.  Hain zuzen ere, herritarrek parte hartzeak, bereziki emakumeek, bermatuko du sistemaren iraunkortasuna.

Saritutako proiektuak 110.000 €-ko udal dirulaguntza bat eskuratu zuen. Gainerako 28.411 €-ak parte hartu duen herriak berak, Medicus Mundik, Lantarongo Udalak eta RPK S. Coop. enpresak eman zuten.

Proiektuaren laburpen bideoa: https://youtu.be/JJ7MQOKBeaM(Beste leiho batean irekiko da)

Lotutako informazioa

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.