Liburuxka eta plano turistikoak - Turismoa Vitoria-Gasteizen

Hiriko gida

Turismoa - Hiriko gida

Vitoria-Gasteizko baliabide turistikoen eskaintza, haren historia, ondare eta natura aberastasunei buruzko eta jasangarritasunaren alde egindako apustuari buruzko informazio zabalarekin.

  • Argitalpen data: 2019.
  • Hizkuntzak: gaztelera, euskara, ingelesa eta frantsesa.
  • Hiriko gida pdf

Mapa turistikoak

Hiriko baliabide turistiko garrantzitsuenak.

Mapa turistiko digitala

Mapa-orri turistikoa

Turismo - Plano ciudad 1

Edizioak honako hauek biltzen ditu: Eraztun Berdeko parkeak, irisgarritasunari buruzko informazioa, Senda ibilbidea, Donejakue Bidearen ibilbidea eta hirigintza-arloko beste eguneratze batzuk.

Ibilbide berdeen mapa

Turismo - Rutas Verdes

Oinez edo bizikletaz egiteko ibilbideak Vitoria-Gasteizko Eraztun Berdean dauden 3 parkeetatik: Armentia, Salburua eta Olarizu.

  • Argitalpen data: 2018.
  • Hizkuntzak: gaztelera, euskara

Gastronomia

Turismo - Agenda gastronomía

Azokak, plater tipikoak, gure produktu tradizionalenei lotutako txokoak, eta pintxorik edota menurik onenak dastatzeko giden erreferentziak.

Hiriburu berdea

Triptico Capital Verde (eu)

Gasteizen xarma naturala argitalpen batean laburbildua, honako baliabide hauek ezagutzeko, besteak beste: Florida Parkea, Eraztun Berdea edota Vasco-Navarro antzinako trenbidearen bide berdea eta Santa Catalina lorategi botanikoa.

Turismo aktiboa

Triptico Turismo Activo (eu)

Proposamenak running-erako, bizikletaz ibiltzeko, zaldiz paseoak emateko edo nordic walking-a egiteko. Planak kirola nortasun-bereizgarritzat duen hiri batean.

Familia giroan

Turismo - Triptico turismo familiar

Goza ezazu familia giroan, kontrastez betetako ingurune berezi batean historia deskubritzeko eta natura bizitzeko helmuga jasangarria.

Gasteiz 1, 2 edo 3 egunetan

'Gasteiz 1, 2 edo 3 egunetan' triptikoa

Denbora justuarekin bisitatzen bagaituzu, hau da zuretzako liburuxka: zure egonaldia ‘zukutu’ ahal izateko proposamenak hartzen ditu barne, Euskadiko hiriburuan historia, natura eta enogastronomia konbinatuz.

Erdi Aroko hiria

'Erdi Aroko Hiria' triptikoa

Ibilbide bat Erdi Aroko 'almendran' zehar. Hiriaren historia biziarazten duen zonaldea da, ‘obretan eta irekita’ dagoen katedral bati esker, harresien hondarrak ikusteko aukeragatik edota jauregi errenazentistei esker.

Vitoria-Gasteiz gravel land

gravel land

Gravel-a gustuko dutenei bideratutako argitalpena, zirkulazio gutxiko bide, pista eta errepideetan egiteko zikloturismoa gustuko dutenei bideratua, hain zuzen.

Vitoria-Gasteiz walking and running

Walking and running

Paseatzeko edo korrika egiteko ibilbideak, erraz heltzeko lekuetatik. Ibilbideetan interes turistiko eta historikoa duten txokoak ezagutzeko aukera ere badago.

Turista Arduratsuaren Gida

Folleto Turista Responsable 4 idiomas

Garapen Jasangarrirako 2030 Agendan ezarritako 17 helburuetan, Turismorako Munduko Kode Etikoan (Turismoaren Mundu Erakundea) eta Turismo Jasangarriaren Mundu Gutunean (ST+20) oinarritzen diren aholkuak.

Gasteiz txakurrarekin: txakur hiritarrak

Liburuxka - Txakur hiritarrak

Gasteiz oso hiri erosoa da paseoan ibiltzeko. Baina hiri berdea eta auzoak ez ezik, hirigune aparta du Gasteizek, benetan merezi du bisita! Txakurrak bide eta leku publikoetan nahiz berdeguneetan (lorategi eta parke publikoetan) libre ibiltzeko udal-arauak ezarrita dauzkan atal nagusiak ezagutu behar dira, hirian erosoago egon zaitezten txakurra eta zu.

Euskadi txakurrarekin

Liburuxka - Euskadi txakurrarekin

Euskadin txakurrarekin bidaiatzeko planak eta informazio praktikoa..

  • Argitalpen data: 2019.
  • Hizkuntzak: gaztelera, euskara, ingelesa, frantsesa.
  • Argitaratzailea: Basquetour Turismoaren Euskal Agentzia.
  • "Euskadi txakurrarekin" liburuxka pdf.

Hartu arnasa Araban

Folleto "Date un respiro en Álava"

Natura arnastu, historia, kultura... Arabako Foru Aldundiaren eta Vitoria-Gasteizko Udalaren liburuxka honek paisaia paregabeak ezagutzera gonbidatzen zaitu, aire garbiaz inguratu eta arnasa hartzeko.

Izar Gida

Turismo - Guía Estrella

Gasteiz On Merkatarien Elkarteak argitaratutako gida, Vitoria-Gasteizko Udalaren eta Arabako Foru Aldundiaren Laguntzarekin. Vitoria-Gasteizko pintxoak, kafeak, edariak, menuak eta delicatessen produktuak dastatzera gonbidatzen gaitu.

Irisgarritasun Gida

Turismo - Guía de accesibilidad

Hirian mugitzeko, monumentuak, museoak eta hotel eta ostatuak bisitatzeko irisgarritasun baldintzei buruzko informazioa.

  • Argitalpen data: 2019.
  • Hizkuntzak: gaztelera, euskara, ingelesa eta frantsesa.
  • Irisgarritasun Gida pdf

Vitoria-Gasteiz ikusten duzuna eta askoz ere gehiago

Turismo - Folleto Todo lo que ves y mucho más

Vitoria-Gasteizko promozio-txostena turismorako eta kongresuetarako helburu moduan.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.