Udaleko Hezkuntza Jarduerak – Elikadura osasungarria: Ondo gosaldu

Osasunerako hezkuntza

2024-2025 ikasturtea / Gaia: Osasunerako Hezkuntza

Izena eman online

Deskribapena

Gosari egokia ez egitea da neska-mutilek elikadura arloan sarritan egiten duten akatsetako bat. Gai honek sekulako garrantzia du, bai beren gorputza garatzeko eta baita goizean eskolan errendimendu ona izateko ere; egunero begien aurrean dugun arazoa da hori.

Jarduerak bi saio ditu: teorikoa eta praktikoa.

Gelan aurrez egin beharreko jarduera teorikoa. Jarduera praktikoa (“Gosariaren eguna”) egin baino astebete lehenago egin behar da. Osasun arloko profesional bat joango da gelara. Osagai hauek ditu:

  • Jarduera ludiko-didaktikoa, gosari egokia zertan den ezagutarazteko.

Jarduera horren ondoren eta “Gosariaren eguna” egin arte, irakasleek gosari osasungarriaren oinarriak landu/errepasatu beharko dituzte ikasleekin.

Jarduera praktikoa. Nutrizioaren arloko profesional bat jarduera egingo den ikastetxera joango da. Gosari osasungarria osatzen duten elikagai-taldeak eskainiko dira eta, oinarrizko jarraibideak kontuan hartuz, ikasle bakoitzak bere gosaria aukeratuko du, dauden gosari osasungarrien aukerak barnera ditzaten. Inkesta bat bete beharko dute ikasle zein irakasleek.

Jantokia erabiltzea ezinbestekoa da jarduera praktikoa egiteko. Ezin bada erabili, ikastetxea arduratuko da monitoreei baliabide hauek eskaintzeaz: gela bat, ikastaldea lau edo bost haurreko taldeetan banatu ahal izateko egokia; mikrouhin-labea edo esne-berogailua, edalontziak eta jarduera prestatzeko eta garatzeko beharrezkoak diren tresnak (koilaratxoak, paperezko ezpainzapiak, etab.).

Irakasleek ikasgelan egon behar dute jarduera hori egiten den bitartean.

Izena eman ondoren, ez da data- edo ordutegi-aldaketarik onartuko, behar bezala justifikatutako arrazoiengatik ez bada.

Baloreak

Bizi-kalitatea.

Helburuak

  • Gosari osasungarri batean sartzea komeni den elikagai-taldeen gainean trebatzea.
  • Gosari osasungarri batek duen onuraz sentsibilizatzea, maiz izaten diren ohitura txarrei (gutxi, gehiegi edo bat ere ez gosaltzea) kontrajarrita.

Hartzaileak

Lehen Hezkuntza (3., 4., 5. eta 6. mailak).

Antolamendua

  • Lekua: ikastetxeak (jangela edo antzeko instalazioren bat izan behar dute, eta bertan mikrouhin-labea, mahaiak, aulkiak eta jarduera egiteko beharrezko tresnak).
  • Egutegia: 2024-2025 ikasturtea.
  • Ordutegia: goizeko 09:00etatik aurrera.
  • Iraupena: ordubete inguruko saio teoriko eta praktikoak.
  • Hizkuntza: gaztelania, euskara.

Parte hartzeko betebeharrak

  • Izen-ematea: ikasgela bakoitzeko izen emate orria bete behar duzu.
  • Prezioa: doan.
  • Oharrak: izena eman duten ikasleen hezkuntza-premia bereziak adieraziko dira, hala badagokio.

Izena emateko fitxa udalaren web-orriaren bitartez bidaliko da. Eskariei erantzungo zaie, inskripzio-ordenaren eta aurrekontu-erabilgarritasunaren arabera.

Ikastetxeak jarduera horretan parte hartzen duela zabaltzen duenean, Udal eta Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua aipatuko ditu.

Izena emateko epea amaitu ostean, eta plaza guztiak bete ezean, izena emateko epe berri bat irekiko da.

Informazioa

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.