Udaleko Hezkuntza Jarduerak – Ondo lo egin hobeto bizitzeko
2024-2025 ikasturtea / Gaia: Osasunerako Hezkuntza
Deskribapena
Eguneroko bizimoduaren alderdi jakin batzuek -loak esaterako- eragin zuzena dute garapen fisiko, emozional, intelektual eta sozialaren gainean. Loaren higiene egokirako neurrien artean badaude loak hartzeak eta lo ona izatearekin zerikusia duten ohitura jakin batzuk.
Jarduera hau Arabako Unibertsitate Ospitaleko Loaren Nahasmenduetarako Unitatearen (Txagorritxu egoitza) laguntzarekin burutuko da.
Ikasgelan egiten da gutxi gorabehera ordubete irauten duen jarduera teoriko hau. Horretarako, Loaren Nahasmenduetarako Unitateko profesionalak ikastetxera joango dira, eta honako edukiak jorratuko dituzte ikasleekin:
- Loaren funtzioa.
- Zergatik egiten dugu lo?.
- Loaren faseak.
- Nola aztertzen dugu loa?.
- Loaren zeregina oroimenean eta ikaskuntzan.
- Loaren erritmoak haurrengan eta helduengan.
- Gaizki lo egitearen ondorioak.
- Zer da loaren higiene egoki delako hori?.
- Zenbat nahasmendu mota daude loaren inguruan?.
- Zergatik oheratzen naiz egunetik egunera gero eta beranduago?.
Baloreak
Bizi-kalitatea.
Helburuak
Ikasleak loaren inguruko ohitura osasungarrietan heztea.
Hartzaileak
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (1., 2., 3. eta 4. mailak).
Antolamendua
- Lekua: ikastetxean.
- Egutegia: 2024-2025 ikasturtea.
- Ordutegia: ikastetxearen eta Loaren Nahasmenduen Unitatearen artean adostutakoa.
- Iraupena: ordubete gutxi gorabehera.
- Hizkuntza: gaztelania, euskara.
Parte hartzeko betebeharrak
- Izen-ematea: ikasgela bakoitzeko izen emate orria bete behar duzu.
- Prezioa: doan.
- Oharrak: izena eman duten ikasleen hezkuntza-premia bereziak adieraziko dira, hala badagokio. Izena emateko fitxan ordutegi- eta egutegi-lehentasuna adieraziko da.
Izena emateko fitxa udalaren web-orriaren bitartez bidaliko da. Eskariei erantzungo zaie, inskripzio-ordenaren eta aurrekontu-erabilgarritasunaren arabera.
Ikastetxeak jarduera horretan parte hartzen duela zabaltzen duenean, Udal eta Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua aipatuko ditu.
Izena emateko epea amaitu ostean, eta plaza guztiak bete ezean, izena emateko epe berri bat irekiko da.
Informazioa
- Antolatzailea: Kirolaren, Osasunaren eta Garapenerako Lankidetzaren Saila - Osasun Publikoaren Zerbitzua Arabako Unibertsitate Ospitaleko Loaren Nahasmenduetarako Unitatearen (Txagorritxu Egoitza) arteko lankidetza..
- Telefonoa: 945 161 502
- Posta elektronikoa: saludpublica@vitoria-gasteiz.org
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.