Udaleko Hezkuntza Jarduerak – Hordago! Drogarik gabe bizitzearen erronka

Osasunerako hezkuntza

2024-2025 ikasturtea / Gaia: Osasunerako Hezkuntza

Izena eman online

Deskribapena

Ikasle nerabeekin drogamenpekotasunen prebentzioa lantzeko asmoz prestatutako baliabide didaktikoa da HORDAGO.

Ikasleen etapa ebolutibora egokitutako informazioa eskaintzen du. Honako gaiak jorratzen dira: sinesmenak, jarrerak, eraginak, auto-estimua, erabakiak hartzea, taldeari aurre egitea eta aisialdiaren erabilera.

Osasunerako Hezkuntzaren ikuspegia bitarte, ikasturte bakoitzeko zortzi saio egitea proposatu da; Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza amaitzen denerako guztira 32 saio izango dira.

Materiala

Bigarren Hezkuntzako 1., 2. 3. eta 4. mailetako ikasleentzako lau koadernoak eta irakasleen 4 gidak helbide hauetan deskarga ditzakezue:

Baloreak

Bizi-kalitatea, Erantzukizuna.

Helburuak

Ikasleei beharrezko informazioa, jarrerak, balioak eta trebetasunak ematea, gaur egun dagoen droga-eskaintzaren aurrean zentzuz eta beren kabuz erabakiak har ditzaten.

Hartzaileak

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (1., 2., 3., 4. mailak), irakasleak.

Antolamendua

  • Lekua: ikastetxea. Materiala online dago eskuragarri, jarduera irakasleek irakasten dute.
  • Egutegia: 2024 - 2025 ikasturtea.
  • Iraupena: ikastetxeak zehaztuko du.
  • Materialak: materiala karpeta batean dator eta honela osatua dago: irakasleentzako lau eskuliburu eta ikasleentzako koadernoak.
    • Irakasleentzako eskuliburua. Eskema bera erabiltzen da lau mailetan, eta maila bakoitzeko zortzi saioetan. Saio horietan honako urratsak egingo dira: saioaren helburua, aurrez kontuan hartu beharrekoak, jarduera burutzea, orientabide didaktikoak, gehiago jakitea, eta baliabide lagungarriak ezagutzea.
    • Ikasleen koadernoa Beharrezkoa eta nahikoa. Ikasteko eta irakasteko jarduerak egiteko fitxa erakargarriak ditu.
  • Hizkuntza: gaztelania, euskara.

Parte hartzeko betebeharrak

  • Izen-ematea: ikasgela bakoitzeko izen emate orria bete behar duzu.
  • Prezioa: doan.

Izena emateko fitxa udalaren web-orriaren bitartez bidaliko da. Eskariei erantzungo zaie, inskripzio-ordenaren eta aurrekontu-erabilgarritasunaren arabera.

Ikastetxeak jarduera horretan parte hartzen duela zabaltzen duenean, Udal eta Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua aipatuko ditu.

Izena emateko epea amaitu ostean, eta plaza guztiak bete ezean, izena emateko epe berri bat irekiko da.

Informazioa

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.