Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailearen hezkuntza-balioak
Argitalpen honetan bildu diren hezkuntza-jarduerek Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea ren balioak sustatu nahi dituzte:
- Bizi-kalitatea
- Osasunaz, ingurumenaz, kirolaz, kontsumoaz, aisialdiaz eta abarrez gozatu ahal izateko baldintza eta ohiturak sustatzea.
- Gizalegea
- Gizalegezko jokabideak hirian bizikidetza espazio bat sortzea dakar eta bertako bizilagunei bazterkeriarik gabe harremanetan jartzeko aukera emantea.
- Sormena
- Sortzeko eta bizitzaren esparru orotan erantzun berriak bilatzeko gaitasuna sustatzea.
- Bakearen kultura
- Bakearen aldeko ahalegina eta bilaketa aktiboa, justizia sozialean eta indarkeriarik gabe gatazkak konpontzean oinarrituta.
- Ekitatea
- Hasierako egoera edo baldintzak gaindituz, hirian bizi diren pertsona guztien oinarrizko eskubideak beteko direla bermatzeko baldintzak ezartzea.
- Prestakuntza
- Ikasten ikasteko estrategiak eskuratuz, bizian zehar pertsonen ahalmenak sustatzea eta garatzea.
- Identitatea
- Norberaren gizarteko kidetasun-sentimendua, eta gizarte horren ondasunekiko interesa eraikitzea.
- Gizon eta emakumeen arteko berdintasuna
- Emakumeek eta gizonezk berdintasunean oinarrizko eskubideak gauzatzea, mugak eta sexu bazterkeriak gaindituz.
- Barne hartzea
- Hiriaren ahalmena garatzea gizarte aniztasunari erantzuna emateko eta bertan bizi diren pertsona guztiak, eskubide osoko kide gisa komunitatean txertatzeko.
- Berrikuntza
- Eraldatzeko eta berrikuntzak ezartzeko gaitasuna sustatzea, bereziki hezkuntzaren esparruan.
- Parte-hartzea
- Herritar, elkarte eta erakundeak inplikatzea, eta erantzukidetasunez guztien artean adostutako irtenbideak bilatzea.
- Erantzukizuna
- Norberaren autonomiatik abiatuta, norberarenganako eta komunitatearenganako konpromisoak hartzea.
- Elkartasuna
- Herrien arteko desorekei eta justizia-gabeziari aurre egiteko konpromisoa.
- Iraungarritasuna
- Etorkizuneko belaunaldiek beren beharrak asetzeko gaitasuna arriskuan jarri gabe, gaur egungo beharrak asetzeko gai den eredu soziala eraikitzea.
Hiri Hezitzaileen Nazioarteko Elkartea
Lotutako informazioa
- Hezkuntza - Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea
- Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea - Udaleko Hezkuntza Jarduerak
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.