Jarduerak artistikoak Gizarte Etxeen Sarean

" "

Hastapen ikastaroak dira, aukeratzen duzun jarduera artistikoarekin lehenengo kontaktua izateko. Teknikak ikasi eta praktikan jarriko dituzu. Ezagupenak zabaldu, zure gaitasunak garatu eta aisia sormenaren bidez aberasteko gogoa izatea, besterik ez duzu behar.

Besteak beste, ikastaro hauetan oraindik baduzue tokia:

Informazio gehiagorako, jardueren zerrenda liburuxkan, 36. orrian(Beste leiho batean irekiko da) (pdf)

Baldintzak
  • Jarduerek askotariko gaiak jorratzen dituzte: arte-eszenikoak, dantza eta musika, eskulangintza, irudia, literatura eta marrazketa eta pintura haurrentzako, gazteentzako eta familientzako. 
  • Hiru hileko, sei hileko eta urte osoko ikastaroak daude. Sei hileko eta urteko ikastaroetan, kuota hiruhileko bakar bati dagokio; hortaz, hurrengo hiruhilekoetan jarraitu nahi baduzu, matrikula berritu beharko duzu, horretarako zehaztuta dauden epeetan.
  • Materialak ez daude matrikularen barnean. Gutxi gorabeherako gastuak eta edukiak ikastaro bakoitzeko argibideetan aurkituko dituzu.
  • Ikastaroren batean bete gabeko lekurik bada, eta ikasgaiak horretarako aukerarik ematen badu, ikasle berriak hartu ahalko dira hiruhileko bakoitzaren hasieran.
  • Ikastaroan sartzen den pertsonak taldearen erritmora eta dagoeneko eman diren edukietara egokitu beharko du.
Jardueretan izena eman

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: