Maskoten jabeen jokamolde eta erantzukizunak
Nahitaez ipini behar al zaie mikrotxipa txakur eta katuei?
Bai, txakur guztiak identifikatu behar dira, nahitaez, jaio eta bi hilabeteko epe barruan; baita titulartasuna eskualdatzen den orotan ere, eskualdaketa egin aurretik.
Etxeko katuei eta hudoei dagokienez, 2022ko abuztuaren 18tik aurrera jaiotakoak modu berean identifikatu behar dira.
Aldiz, 2022ko abuztuaren 18a baino lehen jaiotako katu eta hudoen kasuan, araudiak horiek identifikatzeko epe bat ezarriko du.

Derrigorrezkoa al da txakurrei amorruaren aurkako txertoa jartzea?
Bai, txakurrak amorruaren aurka txertatzea nahitaezkoa da Euskadin, txertaketa hori arautzen duen 2022ko irailaren 30eko Agindua argitaratu zenetik.
EBko beste herrialde batzuetara bidaiatzeko, nahitaez jarri behar zaie amorruaren aurkako txertoa txakur, katu zein hudoei.

Nahitaez eduki behar al dut txakurra aseguratuta?
Bai. Etxeko animaliak babesteko ekainaren 30eko 9/2022 Euskadiko Legea indarrean jarri zenetik, nahitaezkoa da erantzukizun zibileko aseguru bat kontratatzea txakurrak edukitzeko..
Nahitaez esterilizatu behar al dut txakurra edo katua?
Betebeharra kasuen araberakoa da:
• Nahitaezkoa da arriskutsuak izan daitezkeen txakurren kasuan.
• Nahitaezkoa da titularrek zein arduradunek txakur edo katua eskualdatzen badute.

Nahitaezkoa al da txakurra lotuta eramatea bide publikotik igarotzen denean?
Bai, hiriko bide eta espazio publikoetan, bai eta higiezin kolektiboen zati komunetan ere, animaliaren ezaugarrietara egokitutako uhalez lotuta egongo dira, gehienez ere bi metroko luzerarekin.
Hala ere, Gasteizen berdegune eta parke ugari daude, uhalik gabe ibiltzeko aukera ematen dutenak, txakurrek ariketa fisikoa askatasunez egin ahal izan dezaten. Horri buruzko informazioa Gasteizko Udalaren webgunean kontsulta daiteke, atal honetan: Txakurrak uhalik gabe egoteko eremuak
Arriskutsuak izan daitezkeen txakurren kasuan, legeak ez du inola ere horiek uhalik gabe ibili edo paseatzeko aukera baimentzen, eta, gainera, horiei buruzko berraiazko araudian adierazitako gainerako baldintzak bete beharko dituzte: muturrekoa erabiltzea, lizentzia, etab.

Nahitaez jaso behar al ditut txakurraren kakak, baita berdegune batean egiten dituenean ere?
Nahitaezkoa da animaliek espaloietan, pasealekuetan, hondartzetan, lorategietan eta, oro har, erabilera komuneko espazio publiko eta pribatuetan uzten dituzten gorozkiak berehala kendu eta garbitzea; arau hori ez betetzea zigortzeko modukoa izango da.
Sartu al naiteke maskotarekin ostalaritza-lokal batean?
Oro har bai, baina ostalaritza-lokalaren titularrak erabakiko du animaliak sartzea baimentzen den, sektoreko legeria espezifikoaren arabera. Maskotak sartzea onartzen ez badu, berariaz adierazi beharko du.
Ostalaritza-lokalaren titularrak bere lokalean maskotak sartzen uzten badu, maskotak ezingo dira inola ere sartu elikagaiak fabrikatzeko, saltzeko, biltegiratzeko, garraiatzeko eta manipulatzeko eremuetara.
Jabeen kontrolpean sartuko dira maskotak, uhal bidez lotuta edo maskotentzako eramangailu barruan, eta higiene- eta osasun-baldintza egokietan.
Beren eginkizunak betetzen ari direnean, debeku horietatik salbuetsita egongo dira laguntza-txakurrak eta Estatuko Segurtasun Indarretako txakurrak.

Sartu al naiteke maskotarekin lokal edo garraiobide publiko batera?
Oro har bai, baina lokalaren edo garraio publikoaren ardura duen pertsonak edo enpresak erabakiko du animaliak sartzea baimentzen den, sektoreko legeria espezifikoaren arabera. Maskotak sartzea onartzen ez badu, berariaz adierazi beharko du.
Aldiz, lokal edo garraio publikoetan animaliak sartzea baimentzen bada, maskotak higiene- eta osasun-baldintza egokietan egon beharko dute, eta ezarritako segurtasun-neurriak bete beharko dituzte.
Beren eginkizunak betetzen ari direnean, debeku horietatik salbuetsita egongo dira laguntza-txakurrak eta Estatuko Segurtasun Indarretako txakurrak.
Aldiz, lokal edo garraio publikoetan animaliak sartzea baimentzen bada, maskotak higiene- eta osasun-baldintza egokietan egon beharko dute, eta ezarritako segurtasun-neurriak bete beharko dituzte.
Beren eginkizunak betetzen ari direnean, debeku horietatik salbuetsita egongo dira laguntza-txakurrak eta Estatuko Segurtasun Indarretako txakurrak.
Zenbat denbora utz dezaket nire maskota bakarrik etxean?
Etxeko animaliak babesteari buruzko 9/2022 EAEko Legean ezarritakoaren arabera, debekatuta dago edozein animalia 24 orduz jarraian bakarrik uztea.
Gainera, txakurren kasuan, epe hori ezin izango da elkarren segidako 12 ordutik gorakoa izan.
Animaliak bakarrik geratzen direnerako, horiez arduratuko diren laguntza-sare bat izatea gomendatzen da (adiskideak, senideak,... ), edo, bestela, profesionalen zerbitzuetara jotzea (animalien egoitzak, animalia-pasealari edo -zaintzaileak, ...).

Zigor nazakete nire maskota abandonatzen badut?
Animalia bat abandonatzea arau-hauste OSO LARRI gisa tipifikatuta dago Euskadiko Etxeko Animaliak Babesteko 9/2022 Legean.
Animalia bat uzteagatiko zehapenak 10001 eta 100.000 euro artekoak izan daitezke.

Zer jotzen da animalia abandonatutzat?
Zer jotzen da animalia abandonatutzat?
Zer prozedurari ekin behar diot txakur batek eraso egin badit?
Txakurren batek norbaiti hozka eginez gero, Euskal Autonomia Erkidegoan txakurrak edukitzeari buruzko ekainaren 1eko 1001/2004 Dekretuan ezarritako prozedura aktibatuko da.
Gertakarien lekura joatea eskatu behar zaio Udaltzaingoari.
Udaltzaingoak txakur erasotzailearen jabeari jakinaraziko dizkio egin beharrekoak: 24 orduko epean albaitari profesionalengana eraman beharko du, zeinek txakurra behatuko baitute, gaixotasun zoonotikoren baten susmorik ba ote den aztertzeko.
Halaber, txakur erasotzailearen titularra Animaliak Babesteko Zentrora jo beharko du, txakurraren jokabidea ebaluatzeko izapideak hasteko.

Nora jo dezaket animaliei tratu txarrak emateko?
Udaltzaingoan salatu behar dira gertakariak, eta haiek harremanetan jarriko dira udaleko albaitaritza-zerbitzuekin edo zuzenean hiriko guardiako epaitegian.
Zein txakur daude arriskutsu izan daitezkeenen artean katalogatuta?
Arriskutsuak izan daitezkeen txakurren sailkapenari buruzko informazioa kontsultatu.
Arriskutsua izan daitekeen txakur baten jabea naiz eta badut lizentzia. Nahikoa al da?
Lizentziaz gain, hirugarrenei eragindako kalteengatiko erantzukizun zibileko aseguru bat eduki beharko duzu, gutxienez 120.000,00 euroko estaldura duena.
Horrez gain, arriskutsuak izan daitezkeen animalien udal-erregistroan inskribatu beharko duzu animalia.

Zer betebehar bete behar ditut arriskutsua izan daitekeen txakurra zuzen paseatu ahal izateko?
Bide publikoan ibiltzeko, luzagarria ez den eta 2 metro baino gutxiagokoa den uhal luzaezin batekin lotuta eraman behar da, eta txakurraren tamaina eta arrazarako egokia den muturrekoa jantzita.
Ez naiz haren jabea, baina arriskutsua izan daitekeen txakur bat aterako dut paseatzera. Lizentzia eskuratu behar dut? Lizentziarik ez badut, zehapen-dosier zigortzailea dosierra abiaraz dezakete nire aurka?
Horrelako animalirik leku edo espazio publikoetan kontrolatzen dituen pertsona administrazio-lizentziaren titularra izatea eskatzen du legeak. Horrenbestez, halako lizentziarik ez baduzu, eta Udaltzaingoak salaketa jarriko balu, zehapen-dosierra abiaraziko litzateke animalia daraman pertsonaren aurka.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.