Next Generation EU - Herrandarren kalea eta bere ingurunea naturalizatzeko lanak - 1. fasea
Deskribapena
Herrandarren kalea eta ingurua naturalizatzeko obren lehen fasea, Europar Batasuna-NextGenerationEUk finantzatutako Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren barruan dago sartuta. Erreforma 13.530.975 euroko (BEZa barne) kontratu baten lizitazioaren bidez jarri da abian, kostuen banaketa honekin:
- 10.099.170,31 euro Gasteizko Udalaren kargura egongo dira, horietatik Europako finantzaketaren 2.024.000 euro Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren parte den Biodibertsitatearen Fundazioak emango ditu.
- 3.431.805 euro AMVISA uren sozietatearen kargura egongo dira, proiektuaren barruan dauden hornikuntza-, drainatze- eta saneamendu-azpiegituren berrikuntza ordaintzeko.
Erreformaren proposamenak kalitatezko espazio publiko berri bat eskainiko du egoteko eta erlaxatzeko. Natura-izaera oso berdea duen bide baten bitartez sartzen da hirian, eta parke lineal moduko bat sortzen du, oinezkoentzako espazio handiekin, herritarrek goza dezaten, bai eta haurrek jolasteko eremuekin ere. Eremu horiek pergolak izango dituzte haurrak babesteko.
Jolaserako eremuan landarez, altzifrez eta iturburu gisa funtzionatuko duten hornitzailez inguratutako urmaelak egongo dira. Hiru eremu pergolekin estalita egongo dira eta ura urmaeletara bideratuko dute. Beste biak inguruko zuhaitzen itzalpean egongo dira. Urmaelak lotuta egongo dira kanal baten bidez, eta ur-jauzi txiki baten bitartez isuriko ditu urak azken urmaelera.
Zelai berde handi bat egongo da, eta egungo konifero handiek zein landatuko diren berriek osatuko dute pasealeku nagusia.
Herrandarren kale berria klima-aldaketaren aurka egiteko hiri-eremu gakoa bihurtuko da, bero-irlaren efektua murrizteko sortuta dagoelako (zuhaitz gehiago, asfalto gutxiago), euri-uren filtratze- eta biltegiratze-gaitasuna handitzeko aukerak eskaintzen dituelako eta CO2 atzemateko gaitasuna handituko delako.
Proiektuaren datuak
Hemen kokatzen da proiektu hau: II. palanka-politika: “Azpiegitura eta ekosistema erresilienteak” | 4. osagaia: "Ekosistemen eta horien bioaniztasunaren kontserbazioa eta leheneratzea".
Inbertsioa: 13.419.149,05 €
Onetsitako laguntza: 1.894.334,74 € (Udalak ordaindu beharreko zatiaren % 22,70, BEZik gabe).
Eragile inplikatuak: Gasteizko Udala, Biodibertsitatearen Fundazioa eta herritarrak oro har.
Esku-hartzeak barne hartuko dituen zonalde edo auzoak: Herrandarren kaleko inguruan.
Kolektibo onuraduna: Gasteizko Udala eta herritarrak oro
Ukitzen dituen Garapen Iraunkorreko Helburuak: 11
Jarduketa nagusia
- Kontratista: YARRITU S.A.
- Dosierra: 2022/EU_AOBR/0016
- Prezioa (BEZa barne): 12.087.220,23
- Hasiera data eta epea: 2023/09/13 – 17 hilabete.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.