BIZAN – Topaketa - taula

BIZANen harremanetan jarri nahi ditugu interes komunak dituzten pertsonak, bizitza askoz hobea baita beste pertsona batzuekin partekatzen denean. Gune honen bidez, planak eta jarduerak proposatu edo horiekin bat egin ahal izango duzu, zaletasunak partekatzeko konpainia bilatu ahal izango duzu, esperientziak trukatu ahal izango dituzu, etab.

Zure aukera da pertsona berriak ezagutzeko, esperientziak partekatzeko eta konpainiarekin bizitzaz gozatzen jarraitzeko!

Proposamenak bidaltzea

Zure iragarkia bidali nahi baduzu, egin ezazu formulario honen bidez.

BIZAN infora hurbildu eta zure proposamena egin diezagukezu.

Kontsultatu proposamenak

Azken eguneratzea: 2026/02/17

Topaketa-taularen proposamenak
Interesduna Zer interesatzen zaizu? Zer eskaintzen edo bilatzen duzu?
Emakumea, 82 urte Trebetasunak trukatzea Akordeoia hutsetik ikasten hasi nahi dut. Akordeoi propioa daukat.
Gizona, 70 urte Trebetasunak trukatzea Hastapeneko gitarra klaseak emateko prest dagoen norbaiten bila nabil, abesti batzuk jotzen ikasteko.
Gizona Boluntariotza Neure burua eskaintzen dut mundu digitalarekin arazoak dauzkaten pertsonei laguntzeko: ordenagailuak, telefono mugikorrak, burokrazia eta tramiteak, internet, sare sozialak...
Emakumea, 73 urte Denbora elkarbanatu Elkarrekin egoteko pertsonak topatu nahiko nituzke Lakua-Arriaga inguruan, kafea hartzeko, hitz egiteko eta lagunak egiteko. Beste plan batzuk egiteko prest ere banago: zinemara joan, paseoan joan...
Emakumea, 56 urte Denbora elkarbanatu Gutxi gora behera nire adina daukan norbait bilatzen dut, “tardeoa”-n joateko, buelta bat emateko, bazkaltzeko edota Gasteiztik kanpora txangoren bat egiteko.
Emakumea, 63 urte Denbora elkarbanatu Denbora elkarrekin pasatzeko, jarduerak egiteko eta esperientziak elkarbanatzeko pertsonak bilatzen ditut.
Emakumea, 67 urte Gustu komunak Beste kultura batzuk ezagutzeko eta maila pertsonalean aberasteko prest dagoen bidailari baten bila nabil.
Emakumea, 85 urte Trebetasunak trukatzea Alemanieraz praktikatzeko norbait bilatzen dut, (erdi maila).
Gizona, 70 urte Trebetasunak trukatzea Bizkaiako euskalkia praktikatu nahiko nuke. Amorebieta ingurukoa naiz eta asko kostatzen zait euskaraz egitea, 45 urtez ezin izan dudalako praktikatu. Zehazki bizkaieraz izatea nahi dut, txikitan/gaztetan egiten nuen euskara gogorarazteko.
Gizona, 70 urte Boluntariotza Telefonoa, tableta, erlojua edota ordenagailua erabiltzeko laguntza eskaintzen dut, izan ditzakezun zalantzak argitzeko edo aplikazio ezberdinak erabiltzeko (entretenimendua, tramiteak, osasuna…).
Emakumea, 64 urte Denbora elkarbanatu Zaletasun komunak dauzkan jendea bilatzen dut, denbora librea elkarbanatzeko.
Emakumea, 50 urte Trebetasunak trukatzea Musika jotzen duten edo abesten duten pertsonekin abestiak tartekatu nahiko nituzke. Nik gitarra jotzen dut.
Gizona Gustu komunak Done Jakue Bidea egiteko denbora eta interesa duten pertsonak bilatzen ditut.

Baten bat interesatzen bazaizu, jar zaitez harremanetan telefonoz, posta elektronikoz edo hurbildu BIZAN infora

Proposamen eta plan guztiak BIZAN bakoitzeko informazio-tauletan ere argitaratzen dira.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.