Sexu hezkuntza nerabezaroan
- Udaleko Hezkuntza Jarduerak - 2021-2022 ikasturtea -
Izena emateko orriaren beheko aldean dagoen oharren taulan hitzaldia egiteko interesatzen zaizun data adieraz ezazu, eta zuekin harremanetan jarriko gara, datak baieztatzeko edota aldatzeko.
Azalpena
Asexoriaren hitzaldia gurasoentzat; sexualitateak nerabezaroan dituen berezko ezaugarrien ezagupena jorratu ondoren, familiek seme-alaba gazteen sexualitatearen atentzio positiborako dituzten tresnak ezagutarazten dira.
Halaber, Asexoria zerbitzua aurkezten da.
Balioak
Bizi kalitatea, prestakuntza eta erantzukizuna
Helburuak
- Gazteen eta nerabeen sexu-garapenari buruzko informazioa ematea.
- Nerabezaroan ager daitezkeen zenbait egoerari aurre egiteko tresnak eskaintzea sexualitatearen, erotikaren eta gazte-bikoteen gaien gainean.
Hartzaileak
Gurasoak (guraso elkarte eta guraso eskolak), Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren Ondokoan seme-alabak dituztenak.
Antolamendua
- Lekua: ikastetxea.
- Egutegia: Guraso elkarte eta eskolekin hitzartzeko
- Ordutegia: hitzartzeko.
- Iraupena: ordu eta erdi.
- Materialak: ordenagailua eta proiektorea behar dira.
- Parte-hartzaile kopurua, gehienez: 30 pertsona talde bakoitzeko.
- Garraioa: Ez.
- Hizkuntza: gaztelania, euskara.
Parte hartzeko betebeharrak
- Izena ematea: Online. Irailaren 9tik edo 14tik (eskolaren arabera) 2022eko ekainaren 01erarte.
- Ordaintzekoa: ez.
- Oharrak: Eskainitako hitzaldien ziurtagiri bat igorri behar du Guraso elkarteak. Iritsi diren hurrenkeraren arabera erantzungo zaie eskaerei.
Informazioa
- Harremanetarako: Sergio Garcia
- Helbidea: Alkatetzaren eta Erakunde Harremanen Saila. (Gazteria Zerbitzua)
Frai Zacarias Martinez 3, behea. - 01001 Vitoria-Gasteiz - Telefonoa: 945 161 616 (luz.6515)
- Faxa: 945 161 355
- E-posta: planjoven@vitoria-gasteiz.org
- Web-orria: www.vitoria-gasteiz.org/asexoria
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.