Udaleko hezkuntza jarduerak - Haur babesgabetuak, esku hartzea
2024-2025 ikasturtea / Gaia: Herritarren parte-hartzea sustatzea
Azalpena
Irakasleei eta haur eta nerabeekin zerikusia duten talde edo erakundeetako profesionalei zuzendutako Hitzaldia, haur eta nerabeen babesgabetasun egoerak edo horren arriskua identifikatzeko, bai eta egoera horiek jakinarazteko prozedura eta esku hartzeko dauden baliabideak ezagutarazteko ere.
Balioak
Ekitatea, Erantzukizuna, Prestakuntza.
Helburuak
- Haur eta nerabeak babestearen alorrean indarrean dagoen legeari buruzko prestakuntza ematea.
- Adingabeek etapa bakoitzean dituzten oinarrizko beharrei buruzko prestakuntza ematea.
- Profesionalei haur eta nerabeen babesgabetasun egoerak identifikatzen lagunduko dizkieten irizpideak ematea.
- Haur eta nerabeen babesgabetasun egoerak jakinazteko prozeduari buruzko prestakuntza ematea.
- Esku hartzeko dauden baliabideei buruzko informazioa ematea.
Hartzaileak
Irakasleak eta haur eta nerabeekin zerikusia duten talde edo erakundeetako profesionalak.
Antolamendua
- Lekua: ikastetxea edo taldearen zein erakundearen egoitza.
- Egutegia: zehazteko.
- Ordutegia: zehazteko.
- Iraupena: bi orduko saioa.
- Materialak: lantegia egiteko aretoa.
- Parte-hartzaile kopurua, gehienez: 30
- Hizkuntza: Gaztelania, Euskara.
Parte hartzeko betebeharrak
- Izena-ematea: izena emateko fitxa udalaren web-orriaren bitartez bidaliko da. Aurrekontu zuzkiduraren arabera erantzungo zaie eskaerei.
- Ordaintzekoa: ez.
- Oharrak: izena emateko fitxan, nahiago dituzten ordutegia eta eguna zehaztuko dituzte eskatzaileek, bai eta hitzaldian parte hartuko duten kopurua, sexua eta haien ikasleen ikasturtea ere.
- Ikastetxeak jarduera honetan parte hartzea zabaltzen duenean, berariaz aipatuko ditu udala antolatzaile gisa eta Vitoria-Gasteiz hiri hezitzailea proiektua.
Informazioa
- Antolatzailea: Haurtzaro eta Senitarte Zerbitzua
- Telefonoa: 945-161379
- E-posta: infanciayfamilia@vitoria-gasteiz.org
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.