Udaleko hezkuntza jarduerak - Familian erabakiak adosteko gaitasuna
2024-2025 ikasturtea / Gaia: Gaitasun pertsonaletarako hezkuntza
Azalpena
Gurasoei zuzenduriko Lantegia, beren eta seme-alaben arteko elkarbizitzaz eta komunikazioaz hitz egiteko. Gai hauek jorratzen dira:
- Seme-alaba nerabeekiko gatazkak eguneroko harremanetan.
- Nola bideratu ahal da gatazka: negoziazioa.
- Bitartekaritza alternatiba gisa.
Taldean oinarritutako metodologia da, parte hartzea bultzatzen duena.
Balioak
Bakearen kultura, Erantzukizuna eta Emakume eta gizonen arteko berdintasuna.
Helburuak
- Gurasoengan seme-alabekiko elkarbizitzan sortzen diren gatazkak elkarrizketa eta negoziazioaren bidez konpontzeko motibazioa eta interesa sortzea.
- Gurasoen eta seme-alaben arteko elkarbizitza eta komunikazioarekin lotutako alderdiak aztertzea.
- Familiak oro har eta seme-alabek bereziki dituzten balio positiboak ikusaraztea.
- Familiako kideei negoziatzen eta gatazkak konpontzen laguntzeko tresnak eskaintzea.
Hartzaileak
Lehen Hezkuntza (3., 4., 5. eta 6. maila), Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren Ondokoko ikasleen gurasoak.
Antolamendua
- Lekua: eskaera egiten duen zentrua.
- Egutegia: zehazteko.
- Ordutegia: zehazteko.
- Iraupena: bi orduko 3 saio, antzerki saio bat barne.
- Materialak: jarduera burutzeko gela.
- Parte-hartzaile kopurua, gehienez: 15-20 pertsona
- Hizkuntza: Gaztelania, Euskara.
Parte hartzeko betebeharrak
- Izena ematea: izena emateko fitxa udalaren web-orriaren bitartez bidaliko da. Aurrekontu zuzkiduraren arabera erantzungo zaie eskaerei.
- Ordaintzekoa: ez.
- Oharrak: izena emateko fitxan, zentruak nahiago dituen ordutegia eta egunak zehaztuko ditu, bai eta lantegian parte hartuko duten kopurua, sexua eta haien seme-alaben ikasturtea ere.
- Eskaerak bidaltzeko epea 2024ko azaroaren 30ean bukatuko da.
Informazioa
- Antolatzailea: Haurtzaro eta Senitarte Zerbitzua
- Telefonoa: 945-161379
- E-posta: infanciayfamilia@vitoria-gasteiz.org
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.