Udaleko hezkuntza jarduerak - Eskola, familia eta berdinen arteko bitartekotza

Trebetasun sozialetan heztea

2024-2025 ikasturtea / Gaia: Gaitasun pertsonaletarako hezkuntza

Izena eman online

Azalpena

8 eta 18 urte bitarteko haur eta nerabeekin lanean diharduten irakasle eta beste gizarte eragile batzuei zuzenduriko Lantegia. Bitartekaritzaren oinarriak azaltzen dira, edozein esparrutan delarik ere (eskolakoa, familiakoa, berdinen artekoa) eta gai hauetan trebatzeko tresna sorta eskaintzen zaie parte hartzaileei, bai eta ikasi eta hausnarketarako tartea ere. Gai hauek jorratzen dira, besteak beste:

  • Gatazka haur eta nerabeekiko eguneroko harremanetan.
  • Nola bideratu gatazka: negoziazioa.
  • Bitartekaritza alternatiba gisa.

Taldean oinarritutako metodologia da, parte hartzea bultzatzen duena.

Balioak

Bakearen kultura, Prestakuntza eta Emakume eta gizonen arteko berdintasuna.

Helburuak

  • Eskolako, familiako, eta berdinen arteko bitartekaritzaren oinarriak ezagutaraztea.
  • Familiako, eskolako eta berdinen arteko elkarbizitza eta komunikazioarekin lotutako alderdiak aztertzea.
  • Adingabeekin lan egiten duten irakasle eta beste gizarte eragileei etapa ebolutiboen ezaugarriak ezagutzen laguntzea, eta horien pertzepzio sozialean sakontzea.
  • Haur eta nerabeek dituzten balio positiboak ikusaraztea.

Hartzaileak

Lehen Hezkuntza (3., 4., 5. eta 6. maila), Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren Ondokoko irakasle eta eragile sozialak.

Antolamendua

  • Lekua: eskaera egiten duen zentrua.
  • Egutegia: zehazteko.
  • Ordutegia: zehazteko.
  • Iraupena: ordu eta erdiko 2 saio.
  • Materialak: jarduera burutzeko gela.
  • Parte-hartzaile kopurua, gehienez: ez dago.
  • Hizkuntza: Gaztelania, Euskara.

Parte hartzeko betebeharrak

  • Izena ematea: izena emateko fitxa udalaren web-orriaren bitartez bidaliko da. Aurrekontu zuzkiduraren arabera erantzungo zaie eskaerei.
  • Ordaintzekoa: ez.
  • Oharrak: izena emateko fitxan, zentruak nahiago dituen ordutegia eta egunak zehaztuko ditu, bai eta lantegian parte hartuko duten kopurua, sexua eta haien ikasleen ikasturtea ere.
  • Eskaintzak aurkezteko epea 2024ko azaroaren 30ean amaituko da.

Informazioa

  • Antolatzailea: Haurtzaro eta Senitarte Zerbitzua
  • Telefonoa:945-161379
  • E-posta: infanciayfamilia@vitoria-gasteiz.org

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.