Udaleko hezkuntza jarduerak- Lagunek ni nazkatzean, paso egiten dut
2024-2025 ikasturtea / Gaia: Gaitasun pertsonaletarako hezkuntza
Azalpena
8 eta 18 urte bitarteko neska-mutilentzako lantegia. Eboluzio etapa horretan beren kidekoen taldearen presioak eragin handia du neska-mutilengan, taldearen zati izateko beharra baitute, hau da, haiek balioetsi eta onar ditzaten. Metodologia eta dinamika parte-hartzaile baten bitartez hainbat trebetasun eta estrategia landu eta sustatu nahi dira: pentsamendu kritikoa, ezetz esaten ikastea, norberaren iritziak era egokian jakinaraztea, norberaren eskubideak eraso egin gabe eta erasorik jasan gabe defendatzea, kritikak zein goraipamenak onartzen jakitea, sentipenak argi adieraztea...
Irakasleekin ordubeteko saioa egingo da ondorioak ezagurazteko. Amaitu ondoren, jarduera balioesteko inkesta bidaliko zaie irakasleei.
Jarduera honetako edukiak egokitu egin daitezke, jarduera osasun egoeraren eta eragin dezakeen inpaktu emozionalaren arabera.
Balioak
Bizi-kalitatea, Segurtasuna eta errespetua.
Helburuak
- Komunikazio eta interakzio asertiborako trebetasunak eta estrategiak garatzen laguntzea, gizarte harreman egokiak sortu eta edukitzeko.
- Norberaren nortasuna eta indibidualtasuna garatzen laguntzea.
- Kidekoen taldearen presioa egoki kudeatzeko trebetasunak eta estrategiak ematea.
- Gaitasun soziala eta pertsonala eta horien garapen egokia sustatzea.
Hartzaileak
Lehen Hezkuntza (5. eta 6. maila), Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren Ondokoa.
Antolamendua
- Lekua: eskaera egiten duen zentroa.
- Egutegia: zehazteko.
- Ordutegia: zehazteko.
- Iraupena: ordubeteko 6 saio neska-mutilekin, eta ordubeteko saio bat irakasleekin.
- Parte-hartzaile kopurua, gehienez: ikastaldea.
- Hizkuntza: Gaztelania, Euskara.
Parte hartzeko betebeharrak
- Izena ematea: udalaren web-orriaren bitartez egiten da. Aurrekontu zuzkiduraren arabera erantzungo zaie eskaerei.
- Ordaintzekoa: ez.
- Irakasleei galdetegi bat bidaliko zaie, tailerraren edukiak talde bakoitzaren profilera eta beharretara egokitu ahal izateko. Galdetegi hau betetzea ezinbestekoa da jarduera geroago abian jartzeko.
- Oharrak: izena emateko fitxan, ikastetxeak nahiago dituzten ordutegia eta egunak zehaztuko ditu, bai eta lantegian parte hartuko duten nesken eta mutilen kopurua (bereiz) ere.
Emozio Lantegien Programa osatzen duten lantegiak elkarren artean konektatuta daude, eta helburu orokor berak dituen prozesu baten zati dira, beraz, ibilbide hau egitea gomendatzen da: Nire emozioak nola bideratu; Enpatiterapia, besteen lekuan jartzea; Lagunek ni nazkatzean, paso egiten dut; Nik neure burua estimatzen dut, zuk zeure burua estimatzen duzu..
Lantegia egin aurretik, alderdi hauei buruzko informazioa eskatuko da: taldearen profila, beharrak, aldez aurretik egindako lantegiak, data eta ordutegiei buruzko lehentasunak... Hartara, dinamikak eta jarduerak talde bakoitzari egokituko zaizkio.
Parte hartuko duten ikastetxe eta taldeek Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua berariaz aipatu beharko dute, jardueraren inguruko informazioa hedatu edo komunikatzean.
Informazioa
Antolatzailea: Haurtzaro eta Senitarte Zerbitzua
Telefonoa: 945 161379
Posta: infanciayfamilia@vitoria-gasteiz.org
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.