Ezagutu Gazteen Argibideetarako Bulegoa (OMIJ)
Udaleko hezkuntza-jarduerak - 2021-2022 ikasturtea
Izen-ematea: begiratu parte-hartzeko betebeharrak.
Azalpena
Gazte Informaziorako Udal Bulegoaren bisitak. Gazteek haien eskura dituzten baliabideak, zerbitzuak eta informazioa aztertuko dira, baita informazio hori lortzeko erabili behar dituzten tresnak ere.
Gai garrantzitsuenak: lana eta lanerako prestakuntza, aisialdia, abantailak eskaintzen dituzten txartelak (Nazioarteko Ikasle Txartela, GO25 txartela, Gazte Txartela...), ikasketak eta diru-laguntzak, gazteen mugikortasuna (ikasketak, lana, boluntariotza, bidaiak... atzerrian), gazteentzako udal zerbitzuak (Psikoasesoria, Asexoria, Aholkularitza Juridikoa, Hizkuntza Kluba, Iragarki Taula Interneten...), eta taldeko gazteek proposatutako beste edozein gai.
Balioak
Bizi-kalitatea, prestakuntza eta erantzukizuna.
Helburuak
- Gasteizko gazteek behar duten informazioa lortzeko baliabideak eta hiritar gazteak bezala egin behar dituzten tramiteen argibideak eskaini.
- Gasteizko gazteen emantzipaziorako eta haien parte hartzerako informazio esanguratsua haien eskura jarri.
Hartzaileak
DBH, DBHO, HHI eta Beste talde batzuk.
Antolamendua
- Lekua: OMIJ.
- Egutegia: urritik ekainera.
- Ordutegia: astearte eta asteazkenetan, 13:00-14:00; ostegunetan, 15:00-16:00; eta, astelehenak eta ostiraletan, 09:00-12:00. Gainontzeko aukerak Gazte Informaziorako Bulegoarekin adostu beharko dira.
- Iraupena: ordubete, gutxi gorabehera.
- Parte-hartzaile kopurua, gehienez: 8 gazte eta laguntzailea.
- Garraioa: ez.
- Hizkuntza: euskara edo gaztelania.
Parte hartzeko betebeharrak
- Izena ematea: online. Epeak:Irailaren 9tik aurrera: "1. lehentasuneko" zentroen izen-ematea (Hamaika Esku eta Magnet programetan parte hartzen duten ikastetxeak).Irailaren 14tik aurrera: ikastetxeen izen-emate orokorra ("2. lehentasuna").Irailaren 21etik aurrera: "3. lehentasuneko" taldeen izen-ematea (gainerako izen-emateak).
- Ordaintzekoa: ez.
Informazioa
- Antolatzailea: Gazteria Zerbitzua / Gazte Informaziorako Udal Bulegoa
- Helbidea: Espainia plaza, 1 - behea.
- Harremanetarako: Maite Huarte
- Telefonoa : 945 161 330
- E-posta: infojoven2@vitoria-gasteiz.org
- Web-orria: v-g.eus/OMIJ_eu
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.