Bizikidetza ikasgelan programa
- Udaleko hezkuntza jarduerak - 2020-2021 ikasturtea -

Bizikidetza eta aniztasuna

Izen-ematea online

Deskribapena

Bizikidetza ikasgelan giza-heziketako esku-hartze programa ikastetxean integratzen da, sarean eta komunitatean lan egiteko orientaziotik abiatuta eta pertsona eta ingurunea ditu ardatz. Bizikidetza sustatu eta irakaslanean lagundu nahi du.

Programaren oinarrizko baliabide metodologikoa ekintza Kokurrikularrak deritzonak dira, eskolako curriculuma osatzen dutelako. Programaren bost saioetan ondorengo ekintzak egingo dira:

  • Gizartearekin eta herritartasunarekin lotutako ekintzak: ikasleen gaitasun pertsonalak, sozialak eta hiritarrak garatzeko helburua dute. Besteak beste, Kinballean aritzea.
  • Sareko ekintzak: ikasleek inguruko zerbitzu, elkarte edo baliabideren bat ezagutuko dute eta pertsona anitzekin harremana izateko aukera izango dute.

Balioak

Gizalegea, ekitatea, inklusioa.

Helburuak

  • Aniztasunetik, errespetutik eta inklusiotik abiatuta, elkarbizitzarako printzipioak adostu, eta gatazkak konpontzen ikasi.
  • Aniztasunak gizartean eta bizitza pertsonalean duen eraginaz hausnarketa kritikoa egitea.
  • Taldearen inklusiorako gaitasuna garatzea.
  • Norberaren autonomiatik abiatuta, norberarenganako eta komunitatearenganako konpromisoak hartzea.

Hartzaileak

DLHko 3. zikloko eta DBHko ikasleak.

Antolamendua

  • Lekua: ikastetxean bertan, 4. saioa izan ezik. Hirugarren saioa, Kinballean aritzeko polikiroldegia edo gimnasioa behar da.
  • Egutegia eta ordutegia: eskaera onartu ondoren zehaztuko da ikastetxearekin batera egutegi eta ordutegia.
  • Hasi aurretik eta amaitzean taldeko arduradunekin koordinazio bilerak egingo dira.
  • Iraupena: 5 saio egingo dira, lau astetan zehar. Saio bakoitzak 1,5 ordu iraungo du, 4. saioak izan ezik. Saio hori ikastetxetik kanpo egingo da eta 3 orduko iraupena izango du.
  • Hizkuntza: euskaraz edo gaztelaniaz.

Parte hartzeko betebeharrak

  • Izen-ematea: aldez aurretik izena eman behar da.
  • Ordainketa: ez. Ikastetxetik kanpo egiten diren jardueretarako joan-etorria ikastetxeak berak ordainduko du, beharrezkoa bada.
  • Oharrak: izen-emateak plazak baino gehiago izanez gero, Bizikidetza eta Aniztasuna Zerbitzuak esleitzeko irizpideak ezarriko ditu.
  • Saioak egiten diren bitartean gelan irakasle bat egotea komenigarria da.

Informazioa

  • Antolatzailea: Alkatetzaren eta Erakunde Harremanen Saila, Bizikidetza eta Aniztasun Zerbitzua.
  • Harremanetarako: Estela Salazar. 945 16 16 16, luzp.: 6522. esalazar@vitoria-gasteiz.org.
  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: