Bizikidetza ikasgelan programa - Udaleko hezkuntza jarduerak
2024-2025 ikasturtea / Gaia: Bizikidetza eta aniztasuna
Deskribapena
Bizikidetza ikasgelan giza-heziketako esku-hartze programa ikastetxean integratzen da, sarean eta komunitatean lan egiteko orientaziotik abiatuta eta pertsona eta ingurunea ditu ardatz. Bizikidetza sustatu eta irakaslanean lagundu nahi du.
Programaren oinarrizko baliabide metodologikoa ekintza Kokurrikularrak deritzonak dira, eskolako curriculuma osatzen dutelako. Programaren bost saioetan ondorengo ekintzak egingo dira:
- Gizartearekin eta herritartasunarekin lotutako ekintzak: ikasleen gaitasun pertsonalak, sozialak eta hiritarrak garatzeko helburua dute. Besteak beste, Kinballean aritzea.
- Sareko ekintzak: ikasleek inguruko zerbitzu, elkarte edo baliabideren bat ezagutuko dute eta pertsona anitzekin harremana izateko aukera izango dute.
Balioak
Gizalegea, ekitatea, inklusioa.
Helburuak
- Bizikidetzarako printzipioak adostea, ekitatetik, aniztasunetik eta errespetutik, eta gatazkak konpontzen ikastea.
- Hausnarketa kritikoa egitea, sexuari, adinari, jatorriari, egoera sozioekonomikoari eta gaitasunei lotutako aniztasunari buruz, bai eta aniztasun horrek gure bizitza sozial eta pertsonalean duen eraginari buruz ere.
- Komunitatean dauden pertsonen aniztasuna eta eskubide osoko subjektu gisa onartzeko gaitasuna garatzea.
- Norberaren autonomiatik abiatuta, norberarenganako eta komunitatearenganako konpromisoak hartzea.
Hartzaileak
DLHko 3. zikloko eta DBHko ikasleak.
Antolamendua
- Lekua: ikastetxean bertan, 4. saioa izan ezik. Hirugarren saioa, Kinballean aritzeko polikiroldegia edo gimnasioa behar da.
- Egutegia eta ordutegia: eskaera onartu ondoren zehaztuko da ikastetxearekin batera egutegi eta ordutegia.
- Hasi aurretik eta amaitzean taldeko arduradunekin koordinazio bilerak egingo dira.
- Iraupena: 6 saio egingo dira, lau astetan zehar. Saio bakoitzak ordu bat iraungo du, azken biek izan ezik. Laugarren saioa (Kinball) bi ordukoa izango da. Bosgarrena ikastetxetik kanpo egingo da eta hiru orduko iraupena izango du, gehienez.
- Hizkuntza: euskaraz edo gaztelaniaz.
Parte hartzeko betebeharrak
- Izen-ematea: aldez aurretik izena eman behar da.
- Ordainketa: ez dago. Ikastetxetik kanpo (baina beti Gasteiz barnean) egiten den jarduerako joan-etorria ikastetxeak berak ordainduko du, beharrezkoa bada.
- Oharrak: izen-emateak plazak baino gehiago izanez gero, Bizikidetza eta Aniztasuna Zerbitzuak esleitzeko irizpideak ezarriko ditu.
- Saioak egiten diren bitartean gelan irakasle bat egotea komenigarria da.
- Parte hartuko duten ikastetxe eta taldeek Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua berariaz aipatu beharko dute, jardueraren inguruko informazioa hedatu edo komunikatzean.
Informazioa
- Antolatzailea: Alkatetzaren eta Erakunde Harremanen Saila, Bizikidetza eta Aniztasun Zerbitzua.
- Emandako Programa: Kokuk Elkartea
- Harremanetarako: Bizikidetza eta Aniztasun Zerbitzua 945 16 20 23 / bizikidetza.convivencia@vitoria-gasteiz.org
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.