Udaleko Hezkuntza Jarduerak – Eraldagune: justizia sozialerantz aurrera egiteko hezkuntza-materialak

2024-2025 ikasturtea / Gaia: Garapenean laguntzea

Deskribapena

Euskadiko GGKEen Koordinakundeko kide diren GGKEek gizarte eraldaketarako hezkuntzarako prozesuak bultzatu eta garatzen dituzte, kontzientzia kritikoa duten herritarrak sortzeko, justizia sozialaren, ekitatearen eta iraunkortasunaren aldeko ekintza kontzienteak (pertsonalak eta kolektiboak) bultzatu ditzaten.

Koordinakundearen baliabideen artean Eraldagune espazio birtuala(Beste leiho batean irekiko da) dago. Bertan,

hezkuntza-material eta -baliabide ugari aurkitu ahal izango dira, nahi dugun mundurantz aurrera egiteko. Hiru ataletan egituratuta dago.

1. JOLAS TÚ

Gure ingurunean zer gertatzen den jakitea bateragarria da dibertitzearekin. Jolas TÚ erabilita egiaztatuko dugu, online jokoen bidez hausnarketa bultzatzen baitu.

Lau joko tematiko jartzen dizkizugu eskura jakin dezazun nola interpretatzen duzun zure inguruko errealitatea eta zer egin dezakezun mundu bidezkoago baterantz aurrera egiteko.

Hamar galderak osatzen dute joko bakoitza, lehiaketa formatuan. Galdera horien bitartez gure inguruneak eta egunerokotasunak planetako beste leku batzuekin dituzten loturak ezagutuko dituzu, eta giza eskubideei, berdintasunari, ekologiari, pobreziaren kausei eta abarri buruz hausnartu ahal izango duzu.

Hautatu jokoa eta probatu zeure burua: onartzen duzu erronka?

Informazio gehiago: JOLAS TÚ(Beste leiho batean irekiko da)

2. GGKEen hezkuntza-baliabideen katalogoa

Euskadiko GGKEek hezkuntzarako material eta baliabide ugari sortu dute askotariko gaiak lantzeko, hala nola ekonomia sozial eta solidarioa, feminismoak, ekologismoa, kulturartekotasuna eta giza eskubideak, besteak beste.

Euskadiko GGKEen Koordinakundeak egindako hezkuntza baliabideen katalogo honen helburua da informazio hori guztia modu ordenatuan aurkeztea (gaien, adinaren eta motaren arabera) baliabideak, jarduerak eta materialak errazago bilatzeko. Gizartea eraldatzeko bidea luzea da, baina lan asko egin da jada.

Lagunduko diguzu?

Informazio gehiago: GGKEen hezkuntza-baliabideen katalogoa(Beste leiho batean irekiko da)

3. Unitate didaktikoa: Zein da zein?

Unitate didaktiko bat da, bidegabekeriak sortzen dituzten kausei eta haien arduradunei buruz hausnartzeko bide emango dizuna. Hiru gai jorratzen ditu: pobreziaren egiturazko kausak, gerrak eta migrazioak.

Sartu, hausnartu eta egunean jarri!

Informazio gehiago: Zein da zein?(Beste leiho batean irekiko da)

Balioak

Elkartasuna, bakearen kultura, ekitatea, feminismoak, kulturartekotasuna, kontsumo arduratsua, ekonomia sozial eta solidarioa, gizabidea, ekologismoa, migrazioak, inklusioa, globalizazioa, konexio lokal-globala.

Helburuak

ERALDAGUNEk erreferentzia-gune bat izan nahi du, hezkuntza-entitateek eta herritarrek oro har askotariko materialak erraz eskuratzeko aukera izan dezaten, mundu berdinzaleago, bidezkoago eta jasangarriago baterako trantsizioari ekiteko.

Hartzaileak

Hezkuntza-baliabide horiek oso interesgarriak eta erabilgarriak dira hezkuntza formalaren eta ez-formalaren eremuko entitateentzat, baldin eta balioetan oinarritutako prestakuntza eta pentsamendu kritikoa bultzatu nahi badituzte eta justizia sozialerantz aurrera egin nahi badute. JOLAS TÚ online jokoak, berriz, oso erabilgarriak izan daitezke herritar ororentzat.

Antolaketa

Gune hori erabiltzeko ez da beharrezkoa aldez aurretik Euskadiko GGKEen Koordinakundearekin antolatzea. ERALDAGUNE nahi duen orok erabil dezake.

Parte hartzeko betebeharrak

Sarbidea librea eta doakoa da.

Zalantzarik izanez gero, helbide honetara idatzi: araba@ongdeuskadi.org.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.