Udaleko hezkuntza jarduerak -Autobabesa ikastetxean. Bide eta suteen aurkako segurtasuna

Babesa eta segurtasuna
2024-2025 ikasturtea/ Gaia:Babesa eta segurtasuna

Izena eman online

Azalpena

Jarduera honek bi zati ditu:

  • 1. Programa, Bide Hezkuntzari buruzkoa
    Jarduerak bi fase ditu:
    • Bisitaldia eta jarduera praktikoak Udaltzaingoaren pistan; horren bidez ezagutza gabeziak, zalantzak, trebetasunak eta jarrerak atzeman daitezke. Oinez eta bizikleta nahiz triziklo elektriko gainean hainbat joan-etorri egingo dira ariketa modura.
    • Saio teorikoa ikastetxean, aurreko jardueran oinarritua, zalantzak argitu, hausnarketa sustatu, informazioa eskuratu eta bide hezkuntzarekiko jarrera positiboak sustatzeko asmoz.
  • 2. Programa, Suteen kontrako Prebentzioari buruzkoa
    Jarduerak bi fase ditu:
    • Saio teorikoa suhiltzaileen etxeko ikasgelan; suterik izanez gero umeek nola jokatu behar duten azaltzen duen aurkezpena ikusiko dute. Suhiltzaileen esku-hartzeen argazki-erreportajea ere erakusten zaie.
    • Bisita suhiltzaileen etxera; instalazioak, kamioiak, babes ekipamenduak eta abar erakutsi eta zertan diren azalduko da.

Balioak

Erantzukizuna, iraunkortasuna, gizalegezko jokamoldea eta segurtasuna.

Helburuak

  • Trafikoari eta bide segurtasunari buruz jarrera eta balio egokiak sustatu, eta arriskuak saihestea.
  • Etxean suterik izanez gero segurtasunarekin lotutako jarrerak eta jokabideak sustatzea.

Hartzaileak

Lehen Hezkuntza (3. zikloa) eta beste talde batzuk (kurrikulumetan bide hezkuntzari eta suteen kontrako segurtasunari buruzko programak dituzten taldeak).

Antolamendua

  • Lekua: Udaltzaingoko bide hezkuntzarako pista, ikastetxea eta suhiltzaileen etxea.
  • Egutegia: 2024ko urritik 2025ko ekainera bitartean.
  • Ordutegia: Ikastetxe bakoitzeko ohiko ordutegia.
  • Materialak: material inprimatua.
  • Parte-hartzaile kopurua, gehienez: 30
  • Garraioa: Udaleko Herritarren Segurtasunaren Sailaren kontura.
  • Hizkuntza: Euskera eta gaztelania.

Parte hartzeko baldintzak

  • Izen-ematea: 2024eko irailaren 6etik 2024ko abenduaren 31ra.
  • Ordaintzekoa: Doan.
  • Parte hartuko duten ikastetxe eta taldeek Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua berariaz aipatu beharko dute, jardueraren inguruko informazioa hedatu edo komunikatzean.

Informazioa

Antolatzailea

Udaltzaingoa / Herritarren Segurtasunaren Saila

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.