Sua-kontrola. Su-itzalgailuarekin praktikatu eta itzaltzea
- Udaleko Hezkuntza Jarduerak - 2021-2022 Ikasturtea -
Azalpena
Suteen kontra babesteko instalazioei buruzko prestakuntza, lanbide heziketako ikastetxeei zuzendua.
Bi fase ditu:
- Saio teorikoa suhiltzaileen etxean: su-itzalgailuek, ur hartune ekipatuek, detektagailuek eta alarma instalazioek nola funtzionatzen duten azalduko da, eta suteen kontrako prebentzioaren alorreko hainbat kontu irakatsiko.
- Praktika: su txiki bat su-itzalgailuekin nola itzali, eta suteetarako ur hartuneak nola erabili.
Balioak
Erantzukizuna, segurtasuna eta elkartasuna.
Helburuak
Lanlekuan alarma eta suterik sortuz gero horri aurre egiteko jarrera era jokamolde egokiak sustatzea.
Hartzaileak
Goi-mailako heziketa, Batxilergoa, Lanbide Hastapenerako Ikastegia (LHI).
Antolamendua
- Lekua: suhiltzaileen etxeko ikasgela eta maniobra gunea.
- Egutegia: urte osoa.
- Ordutegia: goizez.
- Iraupena: 3 ordu bete.
- Materialak: ikus-entzuneskoa
- Parte-hartzaile kopurua, gehienez: 15
- Garraioa: eskatzaileen kontura.
- Hizkuntza: Euskara eta Gaztelania.
Parte hartzeko betebeharrak
- Izena ematea: posta elektronikoz eta telefonoz
- Ordaintzekoa: doan
Eskabidea
- Harremanetarako: Sonia San Prudencio
- Telefonoa: 945 161616 luz. 3285.
- Faxa: 945 161412
- Posta elektronikoa: formacion.speis@vitoria-gasteiz.org
Antolatzailea
Gasteizko Udaleko Prebentzio, Su Itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuak / Herritarren Segurtasunaren Saila
Lotutako informazioa
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.