HiRIkoarte FEMinistaren laborategia

Laboratorio de ArteURBANoFEMinista

HARA! Indarkeria matxistari aurre egin nahi diozula? Feminismoaren bidez egingo dugu musika eta dantza erabiliz. Beldur Barik Jarrerak aldarrikatzen dituzten baloreak (berdintasuna, aniztasuna...), indarkeria matxista prebenitzeko eta aurre egiteko tresnak landuko ditugu. Gustatzen zaizkigun dantza eta musika motak eta erreferenteak ikertu eta aztertuko ditugu.

Laborategia DOAKOA da eta 3 bloke ditu. Horietako hiruetan, bian edo soilik batean parte har dezakezu, baina ez ahaztu bloke bakoitzak bere izen ematea behar duela.

1. blokea | 2. blokea | 3. blokea

Tokia: Aldabe gizarte etxea

Datak: martxoaren 25etik maiatzaren 24ra arte (ikusi bloke bakoitza)

Ordutegia: astelehenetan eta asteazkenetan 17:30etik 20:00etara (ikusi bloke bakoitza)

Hartzaileak: 13 - 20 urteko gazteak (gehienez 25 pertsona bloke bakoitzean)

Hizkuntza: ikusi bloke bakoitza

1. BLOKEA: "Musika kritikoaren laborategia"

Partehartzaileok , ez dagoela berezko musika matxistarik baizik eta matxismoak mota eta garai desberdinetako musikan eragina daukalaz ohartaraztea da helburua.

Formatzailea: La Furia (Nerea Lorón Díaz), rap-kantari feminista.

Hizkuntza: gaztelania

Datak: 2019ko martxoak 25, apirilak 1, 8 eta 15 eta maiatzak 6, astelehenak

Izen-emateko aldia: 2019/01/21 - 2019/03/18 Online izena ematea.

2. BLOKEA: "Gure baitatik, Beldur Barik! Sentitu, hausnartu eta hitza jarri"

Gasteizko Bertso Eskolarekin euskal musika eta bere hitzei buruz eztabaidatuko dugu. Euskararen erabilera erritmo modernoetan eta joera misikal berriakuztartuko ditugu abesti bat bertsionatzeko asmoz.

Formatzaileak: Xabi Lasa eta Oihane Perea

Hizkuntza: euskara

Datak: 2019ko apirilak 5, 12 eta 26, eta maiatzak 3, ostiralak.

Izen-emateko aldia: 2019/01/21 - 2019/03/29. Online izena ematea.

3. BLOKEA: "Nire dantza, nire arauak"

Hiri dantza lantegi honetan kultura patriarkalak dantzan ezartzen dizkigun aurreiritzi matxistak ikusiko ditugu. Dantza berreskuratu eta gure konfidantza eta autoestimua sendotuko dugu.

Formatzailea: Goian elkartea, Alde zaharreko komunitate proiektua.

Hezkuntza: gaztelania.

Datak: 2019ko maiatzak 10, 17 eta 24, ostiralak.

Izen-emateko aldia: 2019/01/21 - 2019/05/03 Online izena ematea.

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.