Bezeroaren arretarako bulego berria
2023ko abuztuaren 24an argitaratua
AMVISAk Gure Txokoa eraikinean ematen die arreta bere bezeroei.
AMVISAk bere Bezeroaren Arreta Zerbitzua lekualdatu du, Gure Txokoa eraikinean dituen bulego berrietara, Frai Francisco Vitoria pasealekuan, 21-C, behea. Arreta presentziala mantentzen da, aurrez ordua eskatuta.
TUVISArekin iristeko: L4 eta L6 lineak (Gaztela 36 – Gaztela/Prado), L8 (Elvira Zulueta), L10 (Micaela Portilla/Epaitegiak), BEI (Mendizorrotza).
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.