Gasteizen Bai – Establezimenduetan kanpaina
Merkatariok gako zarete hiriko egunerokotasunean euskarari bizia emateko, eta, aldi berean, euskarak zuen jarduna aberasten du. 2020ko otsailetik aurrera profesionalak informatu nahi ditugu, sentsibilizatu, eta azken batean, inplikatu euskararen aldeko keinu edo pauso bat emateko; izan ere, urrats zein keinu txikienak ere, bere tamainan baliagarria da.
Gasteizko Udaletik bai esaten diogu merkataritzari baita euskarari ere. Hori dela eta, ondorengo baliabideak jartzen ditugu zure eskura:
Zein keinu egin ditzakezu euskararen alde?
- Kartelak euskaraz edo ele bietan jarri
- Bezeroak euskaraz agurtu.
- Euskaraz badakizu, saiatu bezeroekin euskaraz egiten.
- Sare sozialetan euskara ere erabili.
- Web orria euskaratu
- Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu
Nola lagunduko dizugu?
Doako itzulpenak
Bezeroentzako testu laburrak.
Dirulaguntzak
- Errotulu nagusia euskaraz edo ele bietan jartzeko
- Webgunea itzultzeko
- Merkataritza Ganberarekin batera euskaltegiko matrikula ordaintzeko
- Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratzeko
Ikastaroak
Merkatarientzako euskara ikastaro bereziak antolatzeko aukera (60 ordu).
Jarri gurekin harremanetan
- Telefonoa: 656 797 805
- Helbide elektronikoa: gasteizenbai@vitoria-gasteiz.org
Informazio gehiago
- 2018ko datuei erraparatzen badiegu, Gasteizko 585 establezimendutan, 1.960 langile ari ziren lanean, horietatik 428 euskaldunak ziren (%22) eta beste 624 (%32) euskara ulertzen zuten.
- Gasteizen dagoeneko 131 establezimenduk dute Bai Euskarari Ziurtagiria.
- Liburuxka (pdf)
Lotutako informazioa
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.