Merkataritza eta ostalaritza - Laguntza ekonomikoak

Merkataritza eta ostalaritza – dirulaguntzen deialdiak

Zure ostalaritza edo merkataritza lokala abian jartzeko edo modernizatzeko egiten dituzun inbertsioei bultzada ematen diegu subentzio hauen bidez.

Deialdiak

Eskabide-epea zabalik

Gasteizko udalerrian erabilgarri dauden merkataritza-lokalak dinamizatzeko laguntzak

Ekonomia-jarduera baten jabe diren pertsona fisiko edo juridikoei zuzenduak daude; onuradun izango dira 2025eko abuztuaren 1etik 2026ko uztailaren 31ra bitartean formalizatzen bada merkataritza-establezimendu berri bat irekitzeko alokairua.

  • Eskabideak aurkezteko epea: 2026ko maiatzaren 25etik uztailaren 31ra arte.
  • Tramitea
Eskabide-epea itxita (deialdi berriaren zain)

Txikizkako merkataritza-enpresetan belaunaldi-erreleboa sustatzeko laguntzak

Norentzat: merkataritza-negozio bati edo konponketa-zerbitzuen negozio bati jarraipena ematen dioten pertsona fisikoak edo juridikoak, titularra erretiratu bada edo erretiroa hartzeko zorian badago.

  • Eskabideak aurkezteko epea: 2025eko urriaren 7tik abenduaren 30era arte.
  • Tramitea

Merkataritza, zerbitzu pertsonalak eta ostalaritzaren alorreko enpresa txikiak ezarri, modernizatzeko eta eraldaketa digitalerako laguntzak

Merkataritza, zerbitzu pertsonal jakin batzuk eta ostalaritza arloetako enpresa txikiei zuzendutako diru-laguntzak dira, baldin eta haien lokalak edo terrazak berritu, ekipamendua modernizatu edo eraldaketa digitalean inbertsioa egin badute.

  • Eskaerak aurkezteko epea: 2026eko apirilaren 16tik maiatzaren 8ra arte.
  • Tramitea.

Informazio gehiago

Hazibide

Hazibide hazi-kapitaleko enpresa da, Foru Arabako Foru Aldundiak, Gasteizko Udalak, Vital Kutxak, Taldek eta Erkidek osatutakoa. Arabako enpresa txiki eta ertain berriei edo sortu berriei bultzada ekonomikoa ematen die, kapital sozialean aldi baterako eta gutxiengoan parte hartuz eta gehienez 120.000 euroko ekarpena eginez.

Informazio gehiago: www.hazibide.com(Beste leiho batean irekiko da)

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.