Vitoria-Gasteiz hiri bikaina da bizikletaz ibiltzeko. Laua da, distantziak motzak dira eta klima egokia da. Bizikleta guztiok eduki ahal dugun garraiobidea da, merkea, azkarra, eraginkorra eta askatasun handia ematen duena. Gainera, oso onuragarria da hiri-ingurunerako: mugikortasunaren inpaktuak murriztu eta hiriko bizi-kalitatea hobetzen laguntzen du.
Txirrindularientzako bide-segurtasuneko aholku hauek txirrindularien eta bestelako garraiobideen arteko bizikidetza solidarioaren aldeko jarrera positiboetan dute eragina. Halaber, bizikletaz egin ditugun joan-etorri batzuetan segurtasunari lotutako oinarrizko alderdiak gogorarazten dituzte. Gogoratu! Garrantzitsuena errespetuz mugitzea eta segurtasunez gidatzea da.
Txirrindularientzako bide-segurtasuneko aholkuak
#ArgiaNaiz
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.