2026-2027rako matrikulazioa José Uruñuela Udal Dantza Kontserbatorioan


2026-2027 ikasturterako José Uruñuela Udal Dantza Kontserbatorioan matrikulatzeko lehen epea.

Kontaktua eta Dantzaurrekoa: 5-7 urte

Kontaktua eta Dantzaurrea ikasketa ez-arautuak egiteko, ez da sarbide-probarik egin behar. Matrikula irekita dago plaza libreak dauden bitartean.

Matrikula

Datak: maiatzaren 18tik 29ra (biak barne)

Ikasturtean zehar plaza libreak badaude, matrikula irekita egongo da.

Non?
  • Kontserbatorioko idazkaritzan, 09:30etik 14:00etara.
  • Herritarrei Laguntzeko Bulegoetan, aurretiko hitzordua eskatuta.
  • Online Kontuan izan online izena emateko ziurtagiri digitala behar duzula; adibidez, NAN elektronikoa edo Bakqa.

Oinarrizko Irakaskuntzak eta Irakaskuntza Profesionalak

Sarbide-probak

Oinarrizko Irakaskuntzetan edo Irakaskuntza Profesionaletan sartu nahi dutenek sarbide-probak egin behar dituzte.

Izen-ematea: maiatzaren 18tik ekainaren 2ra arte (biak barne)
  • Kontserbatorioko idazkaritzan, 09:30etik 14:00etara.
  • Herritarrei Laguntzeko Bulegoetan, aurretiko hitzordua eskatuta.
  • Online Kontuan izan online izena emateko ziurtagiri digitala behar duzula; adibidez, NAN elektronikoa edo Bakqa.

Probetan izena emateko dokumentazioa

  • Sarrera proben inprimakia
  • Ordainketaren egiaztagiria: Oinarrizko Ikasketen 1. mailara sartzeko proba egingo baduzu, sarrera-proba doan da eta, beraz, ez duzu ordainagiririk aurkeztu behar. Gainontzeko mailetarako proba eginez gero, sarbide-probaren prezio publikoa ordaindu beharko duzu, kontu-zenbaki honetan: ES28 2095 0611 01 1090954974 (Kutxabank). Prezioak 2026-2027 pdf
Proben egutegia

Oinarrizko Ikasketak

  • 1. maila: ekainaren 23an, asteartea, 16:00etan.
  • 2. maila: ekainaren 19an, ostirala, 16:00etan.
  • 3. eta 4. mailak: ekainaren 18an, osteguna, 16:00etan.

Ikasketa Profesionalak

  • 1. eta 2. mailak: ekainaren 22an, astelehena, 17:00etan.
  • 3. eta 4. maila: ekainaren 19an, ostirala, 17:00etan.
  • 5. eta 6. mailak: ekainaren 18an, osteguna, 17:00etan.

Emaitzak

  • Behin-behineko emaitzak: ekainaren 24an, 12:00etatik aurrera, ikastetxean bertan.
  • Erreklamazioak egiteko epea: ekainaren 29ra arte, 10:00ak arte, zentroan bertan.
  • Behin betiko emaitzak: ekainaren 29an, 12:00etatik aurrera, ikastetxean bertan.

Proben edukiak

Eskuragarri duzu sarrera-proben edukiek buruzko informazioa.

Matrikula

Sarrera-probak gaindituz gero, matrikula egin behar da.

Non
  • Kontserbatorioko idazkaritzan, 09:30etik 14.00etara.
  • Herritarrei Laguntzeko Bulegoetan, aurretiko hitzordua eskatuta.
  • Online. Kontuan izan online izena emateko ziurtagiri digitala behar duzula; adibidez, NAN elektronikoa edo Bakqa.
Dokumentazioa eta ordainketak

Matrikulatzeko dokumentazioa

  • Matrikula-inprimakia
  • Ordainketaren egiaztagiria: matrikularen prezio publikoa ordaindu behar duzu, kontu-zenbaki honetan: ES28 2095 0611 01 1090954974 (Kutxabank). Prezioak 2026-2027 pdf Salbuespenak: Lehen Harremanak eta Dantza-Aurrekoa mailetan, ez duzu ordainketarik egin behar, Kontserbatorioak plaza duzun ala ez baieztatzen dizun arte.

Murrizketak

  • Familia ugari orokorra edo berezia: egiaztagiria aurkeztu behar duzu.
  • Guraso bakarreko familia: familiako kide guztiak agertzen diren errolda-agiria aurkeztu behar duzu (edo dokumentu baliokidea, herritartasuna ez izatekotan)-

Hileroko kuotak

  • Behin ikasturtea hasita, kuota bat ordaintzen da hilero. Ikusi prezioak

Harremanetarako

945 16 26 06 (09:00etatik 14:00etara).

cmdanza.administracion@vitoria-gasteiz.org

Hiru Probintzien Plaza, 8. 01002, Mapan ikusi(Beste leiho batean irekiko da).

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.