Udalaren gizarte-etxe eta kirol instalazioetako bazkideentzako hobariak

Gizarte-etxeetako eta kirol instalazioetako abonuan hobariak daude 65 urtetik gorakoentzat, ikasleentzat, desgaitasuna duten pertsonentzat eta familientzat. Hobari edo kuota-murrizketa horiek ezin dira metatu.

65 urtetik gorakoak

65 urtetik gorako abonatuek %50eko murrizketa dute kuotan. Udalak ofizioz aplikatzen du hobari hori. Abonatuek ez dute inolako izapiderik egin behar.

Kanpoan ikasten duten ikasleak

29 urte arteko abonatuek %50eko hobaria izan dezakete bere adinean dagokion kuotan, Gasteizen erroldatuta baldin badaude eta ikasketak Gasteiztik kanpo egiten badituzte (bizilekua bertan hartuta). Hobari hau urtero eskatu behar da Herritarrei Laguntzeko Bulego batean, eta dokumentazio hau aurkeztu behar da: ikastetxearen ziurtagiria edo matrikula, eta etxebizitza alokatzeko kontratua edo ostatuaren edo erresidentziaren ziurtagiria., edo

Desgaitasuna %65

%65eko edo gehiagoko desgaitasuna duten pertsonek % 50eko murrizketa dute kuotan. Horretarako, hauxe aurkeztu behar dute Herritarrei Laguntzeko Bulego batean: desgaitasun-txartela edo desgaitasun-maila aitortzen duen Arabako Foru Aldundiaren ebazpena. Kasu bietan, jatorrizkoa eta fotokopia. Hobaria hurrengo urtarrilaren 1etik aurrera aplikatuko da.

Familia-multzoentzako hobariak

Familia bereko hainbat kide abonatu badira (ez nahitaez guztiak) eta etxebizitza berean bizi badira, deskontuak izan ditzakete matrikulan eta kuotan.

Matrikula

Familia-multzoa aldi berean abonatzen bada (edo familia-multzoan kide berri bat sartzen bada), matrikula bakarra ordainduko du: pertsona nagusiarena.

Kuota

Alta eman eta hurrengo urtarriletik aurrera honako deskontu hauek aplikatuko dira:

  • Familiako lehen abonatuak: adinaren arabera dagokion kuotaren % 100 ordainduko du.
  • 2. pertsona: adinaren arabera dagokion kuotaren % 100 ordainduko du.
  • 3. pertsona: adinaren arabera dagokion kuotaren % 75 ordainduko du.
  • 4. pertsona: adinaren arabera dagokion kuotaren % 50 ordainduko du.
  • 5 pertsona: adinaren arabera dagokion kuotaren % 25 ordainduko du.
  • 6.a eta hurrengoak: adinaren arabera dagokion kuotaren % 20 ordainduko dute.

Guraso bakarreko familiak: lehen seme-alabak hirugarren postua hartuko du, eta horrela hurrenez hurren.

18 urtetik gorakoak: familia-multzoko kide gisa zenbatzen dira etxebizitza berean bizi badira, baina ez dute inolako deskonturik jasotzeko eskubiderik.

Baja: familia-multzoagatik hobaria jaso ondoren familiako kide batek baja hartzen badu, Kirol Sailak hobariaren zenbatekoa kobratu ahal izango dio.

Dokumentazioa

  • Familia-liburua edo Erregistro Zibilaren ziurtagiria.
  • Gurasoak banandu ondoren guraso bakarreko familia bada, familia liburuaz gain, sententzia ere aurkeztu behar da (soilik erakutsi).
  • Izatezko bikoteen kasuan: izatezko bikoteen erregistroaren ziurtagiria eta familia liburua (seme-alabarik izanez gero).
  • Gasteiztik kanpo bizi diren familen kasuan, errolda.

Hobarien araudia

Hobariak ordenantza fiskalen 8.4 atalean daude araututa.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.