Hiri berdea - Turismoa Gasteizen
Nazioarteko aitortza jaso du hiriak jasangarritasunarekin duen konpromisoak, bai European Green Capital 2012 eta Global Green City Award sariekin, bai Biosphere Responsible Tourism ziurtagiriarekin.
Gasteizek badaki natura kontserbatzea eta naturak eskaintzan dizkigun ekosistema-zerbitzuak (ur garbiaren ekoizpena, basoen klima-erregulazioa, polinizazioa...) zaintzea oso garrantzitsua dela, eta horren alde egiten du. Izan ere, gure osasunaren, ekonomiaren eta bizi-kalitatearen oinarria dira.
Halaber, Garapen Jasangarrirako 2030 Agendan ezarritako 17 helburuetan, Turismorako Munduko Kode Etikoan (Turismoaren Mundu Erakundea) eta Turismo Jasangarriaren Mundu Gutunean (ST+20) oinarritzen diren aholkuak sustatzen ditu.
Bazenekien...?
- Hiriak 42 metro karratu berdegune dauzka pertsonako.
- 171 kilometro bidegorri dauzka, eta, horrekin, Gasteiz estatuko bigarren hiri onena da bizikletaz ibiltzeko.
- Galtzeko edo nork bere burua aurkitzeko bidez josiriko helmuga gara, eta 100 urte baino gehiago dituen Senda ibilbidea gailentzen da.
- Oinez gehienez ere 2,5 minutu eginda, edonor irits daiteke berdegune batera.
- Gasteizen, 285 espezie eta barietateko 115.000 zuhaitz baino gehiago daude.
- 330 zuhaixka-espezie eta -barietate inguru daude, eta horien erdiak baino gehiago dira espezie autoktonoak.
- Mundu-mailan mehatxatuta dauden espezieetarako aterpea da hiria; hala nola, bisoi europarrarentzat edo ur-benarrizarentzat.
Naturaz gozatzeko eta jasangarritasunari buruz ikasteko hiri baten bila bazabiltza, ez ezazu galdu Eraztun Berdea (bereziki, Salburuko parkea eta Ataria). Era berean, hiriko parkeetan pasieran ibil zaitezke, eta jasangarritasunari buruzko jardueretan parte hartu (adibidez, bisita gidatuen eta birding delakoaren bidez), hirian edo Araban.
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.