Aurretiko kontsulta publikoa, Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren egiturazko xedapen aldaketari buruz, azpiegitura hidraulikoen sistema orokor bat definitu eta lurzoru urbanizaezinean mugatzeko, Lasarteko legar-hobien inguruan, uholdeak prebenitze aldera

Noiz: 2017ko azaroaren 13ra arte

Nola: Posta elektronikoaren bitartez

2017ko urriaren 16eko erabakiak hasiera eman zion aldakuntza tramitatzeari, eta Herritarrek Parte-hartzeko Programan pdf aurreikusten denaren arabera, kontsulta publikoa ireki zen hala nahi zuten herritarrek, antolakundeek eta elkarteek iritziak eta ekarpenak egiterik izan zezaten ondoren azaltzen diren alderdiei buruz.

a) Planaren aldakuntzaren aurrekariak

2012ko urriaren 24an URAk (Uraren Euskal Agentzia) eta Gasteizko Udalak Gasteizko udalerrian uholdeetatik babesteko lanak gauzatzeko sinatutako lankidetzarako esparru-akordioak aurreikusten du, besteak beste, uholdeetatik babesteko lanak egitea, "Lasarteko legar-hobiak deritzonetan", gutxi gorabeherako aurrekontua 9,5 milioi eurokoa izango delarik -URAk finantzatzekoa-, eta Udalaren kontura joango delarik beharrezko lurzoruak ematea eta proiektuak idazteko kostuaren % 50 ordaintzea.

Obren nolakoa eraikuntza-proiektu batean islatzen da, zeinaren gauzatzeak lurzoru urbanizaezinetan aritzea eskatzen duen, jabego partikularreko finkak okupatuz, eta horrek esku-hartzea zilegi egiten duen eta arautzen duen hirigintza-babespidea eskatzen du.

Indarrean dagoen HAPOn ez denez aurreikusten, uholdeak prebenitzeko azpiegitura hidraulikoen sistema orokor bat definitu beharko da bertan; egungo Planean halako kalifikaziorik ez denez jasotzen, definitu beharra dago.

b) Planaren aldaketarekin konpondu nahi diren arazoak

Planaren aldaketarekin hirigintza-babespidea eman nahi zaio, hura gauzatu ahal izatea ahalbidetzeko, Batan eta Zapardiel ibaietan uholdeetatik babesteko hainbat lan gauzatzeko proiektuari, zeina aurreikusita baitago 2012ko urriaren 24an URAk (Uraren Euskal Agentzia) eta Gasteizko Udalak Gasteizko udalerrian uholdeetatik babesteko lanak gauzatzeko sinatutako lankidetzarako esparru-akordioan.

Hiru arazo konpondu nahi dira:

  • Batan eta Zapardiel ibaietako ur garbien sarrera hiriko saneamendu-sarean, Krispiñako araztegian tratatzera behartuaz, eta horretarako haien emariak zuzenean Zadorrara isurtzen duen Ehari ibaira desbideratzea aurreikusten da.
  • Hiriak aldian behin jasaten dituen uholdeak (horren arrazoia delarik saneamendu-sarearen ahalmen eza ekaitzen menpe ibai horien emarietan gertatzen diren pikoak xurgatzeko), eta horri aurre egiteko laminazio putzu bat egitea planteatzen da, Lasarten utzitako legar-hobietako bat aprobetxatuz.
  • Legar-hobi horren ingurumen-narriadura, zeina lehengoratu egin beharko den bertan laminazio putzua egin ahal izateko.
c) Hori onesteko premia eta egokitasuna

Nahitaezkoa da Plan Orokorra aldatzea, azpiegitura hidraulikoko kalifikazio xehatua definitzeko eta proiektua egitekoa den eremuan azpiegitura hidraulikoen sistema orokor bat mugatzeko.

Aldaketa egokia da, badelako proiektu zehatz bat gauzatzeko, 2012ko urriaren 24an URAk (Uraren Euskal Agentzia) eta Gasteizko Udalak Gasteizko udalerrian uholdeetatik babesteko lanak gauzatzeko sinatutako lankidetzarako esparru-akordioaren testuinguruan.

d) Arauaren helburuak
  • Azpiegitura hidraulikoko kalifikazio xehatua definitzea.
  • Proiektua Azpiegitura Hidraulikoen Sistema Orokor batean integratzea.
e) Posible diren bestelako konponbideak, dela arauak bitarteko, dela halakorik gabe

HAPO aldatzea nahitaezko betekizuna da proiektua gauzatu ahal izateko; horrenbestez, aukera alternatibo bakarra egungo egoerari eustea da, zeinaren ezaugarri diren baltsaren eta haren inguruaren narriadura, saneamendu-sareak eta araztegiak ur garbiak tratatu beharra, eta aldian aldiko uholdeak, saneamendu-sarearen ahalmena gainditzen den aldiko.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: