Autobus Geltokiko bizikleta aparkalekua

Gasteizko Autobus Geltokiko nasen eremuan bizikleta-aparkaleku estali eta zaintzapekoa dago. Bideoz zainduta dago 24 orduz eta sarbide kontrolatua du. bizikleta-aparkaleku estali eta zaintzapekoa. Bi ate ditu, bat Donostia kaletik eta beste bat geltoki barrutik. Hartara, bizikleta aparkatu eta zuzenean sartu ahalko da nasen eremura, eta alderantziz.

Aparkalekuan 111 bizikleta lotu ahalko dira. Esparrua mugatu da fisikoki eta bi ate mota ditu: nasetara sartzeko tornua jarri da eta Donostia kalean, berriz, ate lerragarria ipini da. Zerbitzuak 24 orduz funtzionatzen du oso erraz: aski da aplikazio bat (PVerde) instalatzea, erregistratzea eta aplikazioa edo zenbaki kodea erabiltzea aparkalekuan sartzeko. Orobat sar daiteke 607538087 telefonora deituta.

Aparkalekua, 2018ko urtarrilaren 1era arte guztiz doakoa izango da. Ondoren, abonamendu abonamendu ezberdinak salduko dira, zerbitzua egun batez edo hilabetez erabiltzeko; azken kasuan, bizikleta hiru egun edo sei egunez utzi ahalko da aparkatuta. Gainera, hirian laster jartzekoak diren beste bost moduluekin sarea osatzea da asmoa.

Informazio gehiago

Zerbitzua kontratatzeko prozedura eta abono motak http://parkingverde.com(Beste leiho batean irekiko da) webgunean eta PVerde mugikorretarako PVerde aplikazioan ezarritakoak dira. Zerbitzua erabili ahal izateko, derrigorrezkoa da 18 urtetik gorakoa izatea, baina tutoreek 14 urtetik gorakoek aparkalekua erabil dezaten baimendu dezakete.

Zerbitzuari buruzko ohiko galderak

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: