21 Zabalgunea - Etxebizitzak birgaitzeko eta hiria berroneratzeko proiektuak
21 Zabalgunea arduratzen da udal politika garatu eta gauzatzeaz eraikin eta etxebizitzen birgaikuntzaren alorrean zein hiri berroneratzearen eta berritzearen alorrean, horretarako beharrezko diren azterlanak eta proiektuak landuz.
Eraikinak edo eraikuntzak kontserbatzeko era guztietako obrak eta konponketak egitea barne hartzen du horrek, Gasteizko Udalak landutako jarraibide, irizpide eta programekin bat etorriz.
Zabalguneko Eko-barruti ekintzailea proiektua
Haren helburua da hiriaren erdialdeko barrutia (XIX. mendeko zabalgunea) sozioekonomikoki eta urbanistikoki suspertzea, eta eko-diseinuari eta eko-berrikuntzari lotutako jardueren ezarpena bultzatzea, halako moldean non hiri-bilbea birgaitzeko eta berroneratzeko agertoki bihurtuko baita.
Zaramaga auzoa berroneratzeko proiektua
Esku-hartzea bizitegi-eraikinetan, espazio publikoan eta Zaramaga auzoan jarduera ekonomikoa sortzeko ekintzak batzen ditu.
Erdi Aroko hirigunearen birgaitze integrala
Erdi aroko hirigunea eremu degradatuenetako bat da oraindik, hirigintzaren, gizartearen eta ekonomiaren ikuspegitik. Beharrezkoa da berroneratzeko eta biziberritzeko proiektu bat garatzea, ikuspegi integral batekin, datozen belaunaldientzat kontserbazioa eta bideragarritasuna bermatzeko. Proiektuaren webgunea ikusi.
2020-2040 Plana
Hiria Berroneratzeko 2020-2040 Plan Nagusiari buruzko informazioa; dokumentu horrek Erdi Aroko hiriguneak eta 50eko eta 60ko hamarkadetan eraikitako auzoek dituzten esku-hartze premiak identifikatu nahi ditu, datozen urteetan garatu beharreko ekintzak zehaztu ahal izateko.
Ekoauzoak Proiektua
Proiektuak Erdi Aroko hirigunea (Birgaitze Integratuko Eremua) eta Gasteizen 50eko eta 70eko hamarkadetan eraikitako 9 auzotan eremu degradatutzat jotakoak berroneratzea planteatzen du, hiri-, gizarte- eta ingurumen-arloei dagokienez. Planteatutako jarduketek hiria deskarbonizatzen laguntzea dute xede.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.