Ensanche 21 Zabalgunea – Gizarte ekintzen garapena

Ensanche 21 Zabalgunea S.A.-ren apustuetako bat izan da izaera sozialeko politikak eta jarduketak garatzea pertsona ahulenak babesteko eta horiei laguntzeko. Zentzu horretan, hainbat erakunderekin sinatutako hainbat programa eta hitzarmenen garapenari esker, sozietateak etxebizitzak utzi ditu hainbat arrazoirentzat.

Gaur egun, 21 Zabalguneak honako programa hauek garatzen ditu:

Gazteentzako alokairuko etxebizitza-programa 2019-2022

Ensanche 21 Zabalgunea S.A.gazteentzako alokairuko etxebizitza sustatzeko programa jarri du abian. Hasiera batean 3 urteko iraupena izango duen lehen programa honen xedea da etxebizitza duina izateko eskubidea bete ahal izateko higiezinen merkatuan sartu ezin diren 36 urtetik beherako pertsonen eskaerari erantzuten laguntzea. Programari buruzko informazio gehiago.

Etxebizitza alokatzeko programa, etxebizitzarik gabe geratutako familientzat

Ensanche 21 Zabalgunea S.A. eta Gizarte Politiken Udal Saila aspalditik ari dira elkarlanean, gehien behar duten pertsonei bizitegi-irtenbideak emateko; izan ere, uste dute etxegabeen arazoari aurre egiteko edozein estrategia, egiturazko elementuetan ez ezik, etxebizitzak eskuratzeko premiazko gailuen hobekuntzan eta gizarte-zerbitzuek bazterkeria-egoerei erantzuteko egiten dituzten gizarte-, hezkuntza- eta gizartearloko esku-hartze prozesuetan ere oinarritu behar dela.

Behar berezi horiei erantzuteko, lankidetza-metodologia bat ezarri da, alokairuko etxebizitzak merkatu librekoak baino merkeago eskaintzen dituena. Hala, Gizarte Politikako sailak zehazten du etxebizitza bakoitzerako profilik egokiena.

Gaur egun (2023ko abendua), lankidetza horri esker, Ensanche 21 Zabalgunearen jabetzako 16 etxebizitza atxiki zaizkio programa horri, eta guztiak egoera ahulean dauden familiei alokatuta daude.

Gaitutako 16 etxebizitza horiekin batera,beste 9 jarri dira programarako: gaur egun, 5 obretan daude, egokitzeko, eta 4 esleipen-fasean daude.

Alokabide programari ahultasun egoeretarako etxebizitzak lagatzea

2020. urtean, Ensanche 21 Zabalgunea S.A.-k hitzarmena sinatu zuen Alokabide Eusko Jaurlaritzaren sozietate publikoarekin. Hitzarmen horren bidez etxebizitzak lagatzen dira gero alokatzeko.

Une honetan (2023ko abendua), Ensanche 21 Zabalgunea SAk 4 etxebizitza ditu programa honi atxikita, esleipenaren unean Udal Bizigune Programako etxebizitza eskuratzeko indarreko araudian aurreikusitako baldintzak betetzen dituzten eta Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan errentamendu-erregimeneko etxebizitza-eskatzaile gisa inskribatuta dauden pertsona fisikoak eta bizikidetza-unitateak.

Errefuxiatuen harrera

Cruz Roja 2015ean Ensanche 21 Zabalgunea,S.A. sozietateak lankidetza hitzarmena izenpetu zuen Arabako Gurutze Gorriarekin. Hitzarmen horren helburua da 2015 URTEKO EUROPAKO KRISI HUMANITARIOKO ERREFUXATUEN kolektiboko pertsona eta familiak hartzearen ondorioz Gasteizko udalerriak dituen etxebizitza sozialen beharrei erantzutea.

Gaur egun, Ensanche 21 Zabalgunea S.A. sozietateak 3 etxebizitza ditu utzita ARABAKO GURUTZE GORRIAREN esku.

Errefuxiatuei laguntzeko ildo horretan bertan, 2022an beste etxebizitza bat gehitu da; kasu honetan, ACCEM erakundeari laga zaio, familia bat hartzeko.

Prekarioan lagatutako etxebizitzak

Gaur egun (2023 urtean), sozietateak 8 etxebizitza ditu prekarioan lagata, trukeetatik etalehengo birkokatzeetatik datozen pertsonei.

Izaera sozialekobeste alokairu batzuk

Sozietateak (2023 urtean) 12 etxebizitza ditu esleituta, alokairu murriztuan eta errenta zaharrekin.

Gazte Planean parte hartzea

Azken urteotan 21 Zabalgunearen eta Udaleko Gazteria Sailaren arteko lankidetza areagotu egin da "Erronka: Gazteak" 2020-2021 Gazte Plan Berezia lantzeko.

Honako azterlan hauen aurkezpenean parte hartu zuen Sozietateak:

  • “Estudio diagnóstico sobre la realidad de las personas jóvenes de Vitoria-Gasteiz en relación con la vivienda y las alternativas de viviendas colaborativas”.
  • “Estudio diagnóstico de la situación actual del acceso a la vivienda de la población joven en Vitoria-Gasteiz”.

Ensanche 21 Zabalgunea S.A. sozietateak Gasteizen gazteen egoera sustatu eta hobetzeko ekintzak egin edo irizpideak sar ditzakeen arloak identifikatu nahi ditu, eta, hori lortzeko, komunikazio jarraitua du Gazteria Sailarekin.

Ensanche 21 Zabalgunea S.A. sozietateak ekintza edo proiektu hauetan txertatu ditu irizpide horiek:

  • Gazteentzako alokairuko etxebizitzen programa: 21 Zabalgunearen etxebizitza-parkea zaharberritzeko programa, etxebizitza horiek gazteen eskura jartzeko.
  • Etxebizitzaren behatokia: etxebizitzaren sektoreari buruzko informazio biltzen duen gordailua.
  • Lokalak erosteko aukerarekin alokatzeko programa, tokiko merkataritza ezartzen laguntzeko.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.