Ensanche 21 Zabalgunea – Gasteizko Etxebizitzaren Behatokia
Etxebizitzaren arloko informazioa eta ezagutza eskuratu eta transferitzeko aukera emango duen tresna da Gasteizko Etxebizitzaren Behatokia, perspektiba hirukoitz batetik: eremu publikoan erabakiak hartzeko prozesurako laguntza gisa, etxebizitza eskuratzeko eskubide unibertsala betetzen laguntzeko; herritarren, ordezkari publikoen, gizarte-eragileen eta sektoreko profesionalen informazio-eskaerei erantzuteko trena gisa, eta etxebizitzaren errealitatea ikuspuntu objektibo eta instituzional batetik gardentasunez erakusteko erreferente gisa.
Behatokian zer topatu daiteke
Behatokiak informazio geografikoa eskainiko du hainbat konturen inguruan —etxebizitzaren merkatua, hirigintza-plangintza, katastroa—, eta oinarrizko edo erreferentziazko beste baliabide kartografiko batzuk —auzoen mugaketak, barrutiak, kale-izendegi ofiziala, udalerriaren airetiko ortoargazki eguneratua…—. Gainera, gaikako mapak sortzeko ahalmena izango du, hala nola merkatuaren zonifikazioak, analisi-aldagai desberdinen arabera —salmenta-prezioak metro koadroko, alokairu-prezioak metro koadroko, etxebizitza-tipologia, biztanleria-dentsitatea eta abar—. Gasteizko Udalaren beraren datu-baseetatik eta mapetatik nahiz besteren iturri ofizialetatik dator informazio hori.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.