Erdi Aroko hirigunearen berroneratzea bermatzeko jarduera-eremu erabakigarrienetako bat etxebizitza da. Edozein estrategia higiezinen parkea osotasunean birgaitzera bideratu behar da, diru-sarrera txikiagoak dituzten familia edo jabeen kasuak aintzat hartuta, bizileku-baldintzak duinak bermatzearren.
Etxebizitza-parkea hobetzeak auzoan tradizionalki bizi izan den populazioak bertan irautea bermatu beharko du, eta biztanle berriak sartzeko bide eman, Hirigune historikoan bizi-kalitatearen mailak eta dauden ekimen komunitarioen beste balio propio batzuek erakarrita.
Informazio gehiago:
Gasteizko Erdi Aroko hirigunean etxebizitzak eta bizitegi-eraikinak birgaitzeko laguntza-deialdia, 2022-2025 aldirako
Deialdi honen xedea Gasteizko erdi Aroko hirigunean etxebizitzak eta bizitegi-eraikinak birgaitzeko jarduerak sustatzeko laguntza ekonomikoak emateko prozedura eta baldintzak arautzea da.
Laguntza horiek bateragarri izango dira helburu bererako ematen diren bestelako laguntza edo dirulaguntza publiko nahiz pribatuekin, betiere deialdi honetan adierazitako mugak kontuan hartuta.
Deialdia argitaratzea: 2022/10/26eko 122. zenbakiko ALHAOn(Beste leiho batean irekiko da)
Laguntza-deialdia aldatzea: 2023/02/03eko 14. zenbakiko ALHAOn(Beste leiho batean irekiko da)
Informazioa eta izapidea: Erdi Aroko hirigunean etxebizitzakbirgaitzeko laguntzak
Argibide gehiago nahi izanez gero, 21 Zabalgunera jo dezakezu, 945 16 18 81 - 945 16 18 82 telefonora deituz,oficinacascohistorico@vitoria-gasteiz.org,helbide elektronikora idatziz, edohitzordua eskatu(Beste leiho batean irekiko da).
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.