Gasteizko Erdi Aroko hirigunearen berroneratze integralerako proiektuaren apustuetako bat espazio hori oinezkoentzako gune seguru, inklusibo eta irisgarri gisa sendotzea da.
Beharrezkoa da kanpoko trafikoa moteltzea eta mugatzea, aldi berean auzoko bizitzarekin bateragarri eginez; bizilagunen, zerbitzuen, larrialdien zein merkataritza eta ostalaritza sektorearen mugikortasun eta irisgarritasun beharrak asetzea ere bermatu beharko da.
Ikerlan bat hasi da egiten, Gasteizen emisio gutxiko eremuak nola jorratu aztertzeko, bai eta horien arteko lehena nola ezarri ere. Gasteizko Udalak lehen eremu hori Erdi Aroko hirigunearen eta Zabalgunearen inguruan kokatzea proposatu du.
Informazio gehiago:
Herrandarren kaleko geltoki zaharreko eraikina bere erabilera berrira egokitzean datza proiektu hau: hub mikrologistikora. Hau da, Gasteizen lan egiten duten tokiko saltokiek edo banaketa-enpresek haien paketeak utzi ahal izango dituzten zentroa izango da, gero bertan sailkatu eta bizikletaz hartzaileari banatzeko. Horrek aukera emango du ibilbideak optimizatzeko eta egun hirian zeregin horietan aritzen diren furgoneten kopurua murritzeko. Gainera, ibilgailu arin eta garbiek ordezkatuko dituzte; hots, bizikletek.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.