Erdi Aroko hirigunearen birgaitze integrala – Espazio publikoa eta erabilerak

Hirigune historikoa zaindutako eta zaintzarako espaziotzat jo behar da. Horretarako, espazio publikoaren eta ekipamenduen baldintzak hobetu behar dira, ikuspegi inklusibo, ekologiko, osasungarri eta lankidetzazko batetik.

Ildo horri jarraituz, kalitateko espazio publikoa sortu behar dugu, giza eskalakoa, pertsonak diseinuaren erdigunean jarrita.

Helburuak

  • Espazio publikoaren diseinu berria eta eraldaketa sustatzea, seguruagoa, inklusiboagoa eta naturalizatuagoa izan dadin.
  • Muinoko espazio publikoa hobetzea, ikuspegi inklusibo eta lankidetzazko batetik, genero-ikuspegi intersekzionala barne hartuz, baita Haurren Auzoa esperientzia eta oinezkoentzako bihurtzeko irizpideak ere.
  • Espazio publikoko eta kale eta ibilbideetako ekipamendu publikoa hobetzea: landaredia, eserlekuak, iturriak, paperontziak, komun publikoak, etab.
  • Espazio publikoaren garbiketa areagotzea eta hiri-paisaia hobetzea.

Ekintzak

Lanbideen Lantegi-Eskola

Bizikletentzako aparkaleku seguruen sarea hedatzea

VGBiziz sarearen estrategia sustatu eta kontsolidatu nahi da eta, hartara, bizikletetarako aparkaleku gehiago sortzea.

Informazio gehiago:

Erdi Aroko Hirigunea eta XIX. mendeko Zabalgunea edertu eta hobetzea, hiri-altzariak kenduz eta/edo ordeztuz

Jarduketa hau COMBINE Plana: Gune turistikoetan merkataritza suspertzea ekimenaren barruan dago. Merkataritza-sektorea eraldatzeko eta berpizteko erronkari aurre egiteko ekintzen multzoa: merkataritza-ardatz nagusiak dotoretu eta lanak egingo dira errazago ibiltzeko modukoak izan daitezen, merkataritza-guneetako establezimenduei buruzko informazio eguneratua digitalkieskuratu ahal izango da, hiriko merkataritzan ekonomia zirkularra eta kontsumo iraungarria sustatuko dira, eta sentsibilizazioa eta prestakuntza bultzatuko dira.

Informazio gehiago:Proiektuaren garapenaren webgunea (Next Generation)

Direkzio-seinaleak berritzea eta ordeztea

Jarduera honen xedea da hirira sartzeko eta irteteko seinaleak berritzeko zutoinak eta adierazleak hornitzea, bai eta intereseko lekuetatik hurbil dauden aparkalekuak seinaleztatzea ere, hala nola ospitalea, tren-geltokia eta autobusak, besteak beste.

Informazio gehiago:Proiektuaren garapenaren webgunea (Next Generation)

Erdi Aroko hirigunean WIFI sarea instalatzea

Udalak, jakitun izanik atzerriko kolektibo edo bisitari jakin batzuek zailtasunak dituztela telefono-datuetara konektatzeko, eta kostu handiak dituztela, eduki turistiko digitaletarako sarbide unibertsala erraztu nahi du, bereziki gune turistiko garrantzitsuenen hurbiltasunean. Hori dela eta, Erdi Aroko hiriguneko gune interesgarriak aztertu eta lehenesteko eta beharrezko azpiegitura eskaintzeko jarduketa bat proposatzen da.

Informazio gehiago:Proiektuaren garapenaren webgunea (Next Generation)

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.