Hirigune historikoaren ekonomia-jarduera dinamizatzeko eta aisialdi arduratsu eta osasuntsurako eskaintza globala sortzeko beharra asetzearekin batera, aisialdi-eskaintza ikuspegi global, arduratsu eta osasuntsu batetik dibertsifikatu behar da, eguneko zein gaueko eskaintza nahastuz, eta Hirigunean errotuta dauden aisialdi-balioak errespetatuz.
Hiriguneko merkataritza eta ekonomia biziberritzeko lan egingo da, hiriko beste merkataritza-eskaintza batzuetatik (merkataritza-zentroak) bereizten dituzten esperientzia- eta ondare-balioen bitartez.
Azkenik, jarduera hori guztia turismo iraunkor eta arduratsuko eskaintza eta eredu batez osatu beharko da, zeina bateragarria izango baita auzoko bizimoduarekin eta balioekin.
Horrela egin nahi dio aurre Gasteizek Erdi Aroko hirigunean jarduera ekonomikoa berreskuratzeko erronkari; orobat, hiriko auzo berrietan negozioen ezarpena sustatu nahi da, gertuko merkataritzak presentzia nahikorik ez duen inguruetan lekua irabaz dezan.
Oraingo egoera ekonomikoa kontuan izanik, baita merkataritza-azalera handien ezarpena eta online erosteko eredu berrien hedapena ere, Gasteizko Udalak txikizkako jarduera ekonomikoak sustatu eta bultzatu beharra du, gertuko merkataritza eta zerbitzuen eskaintza bermatuko baitute; hain zuzen ere, helburu hori du 21 Zabalgunea SA hirigintza-sozietatearen lokalak erabiltzeko aukera emateak.
Informazio gehiago: Lokalak alokatzeko programa, erosteko aukerarekin
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.