Erdi Aroko hirigunea auzo osasungarri gisa irudikatzen da, non ingurumen-kalitatea hobetu beharra baitago.
Horretarako, biodibertsitatea zein berdeguneak handitzeko jarduerak proposatu behar dira, naturalizazio estrategiak bultzatuz eta osasunean eta ingurumen-kalitatean eragina duten beste irizpide batzuk ere aintzat hartuz: zarata-mailak txikitzea, garbiketa hobetzea, etab.
Hiriko beste zona batzuekin ekologikoki konektatutako espazioa izan behar duela jotzen da.
Lanak 2022ko irailean amaitu zirelarik, Etxauri plaza jolastoki moderno, naturalizatu eta berritzaile bihurtu da, Gasteiz Hobetuz 2018-2019 partaidetza-prozesuari esker. Espazio berria diseinatzean, Udalak Erdi Aroko hirigunean bizi diren haurren eta haien familien proposamenak integratu nahi izan ditu. Guneak jolas ugari eskaintzen ditu: alde batetik, ping-pong mahai berria, lehen zegoenaren ordez, eta, bestetik, proposamen berritzaileagoak, hala nola eskalada gune bat eta ipuin kontalarientzako espazio bat. Azken hori eraikitako landarezko hegal batean sortu da, zeina Gasteizko Mendietara begira dagoen balkoi ere izango baita.
Esku-hartzeak 570.013,76 euroko inbertsioa izango du.
Informazio gehiago: Haurren Auzoa proiektuaren Informazio-dosierra
Erdi Aroko hiriguneak oso berdegune gutxi ditu, eta gaur egun Udala, bizilagunekin eta kolektibo sozial eta ekonomikoekin batera, auzoaren birsorkuntza integralerako estrategia bat lantzen ari da. Berdea eta biodibertsitatea handitzea eskarietako bat denez, beharrezkoa da bide publikoko eta eraikitako ondareko (publikoa eta pribatua) espazioak eta elementuak identifikatzea, horietan esku hartzeko eta proposamen egingarriak planteatzeko.
Ildo horretan, Ingurumen Gaietarako Ikastegiak, IGIk, 2021eko ekainean, Lizitazio a(Beste leiho batean irekiko da)atera zuen aukera-espazioak eta esku hartzeko proposamenak identifikatzeko Erdi Aroko Hirigunean azpiegitura berdearen klabean.
Informazio gehiago:
Erdi Aroko Hiriguneko Mahaiak maiatzaren 5ean egin zuen bilkuran auzoari nabarmen eragiten dioten bi gai jorratu ziren: garbiketa eta hondakinen kudeaketa batetik, eta zaratak eragindako arazoak bestetik.
Gasteizko Udaleko Lurraldearen, Klimaren aldeko Ekintzaren, Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren Arloko bi teknikari bertaratu ziren, egungo egoera marrazteko eta Udalaren ikuspuntutik dauden aurreikuspenen berri emateko.
Etxarteak hiri-espazioak dira, Erdi Aroko bilbeari dagozkionak. Hirigune Historikoko eraikinetako etxadien barrualdetik igarotzen dira, eta haien funtzioa etxebizitzak aireztatzea eta argiztatzea da. Antzina, hondakin-urak aire zabalean husteko gune gisa erabiltzen ziren.
Gaur egun dauden 21 etxartetatik 4 egokituta daude.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.