Erdi Aroko hirigunearen birgaitze integrala – Ondarea eta identitatea

Erdi Aroko hirigunea Gasteizko historia bizia da, haren sorlekua baita, eta beste hiri batzuen aldean nortasun propioa eta bereizgarria ematen diona. Hari esker existitzen da Gasteiz gaur egun.

Ondare eta historia balioekin batera, Gasteizko bihotza ere badelako nabarmentzen da Hirigune Historikoa. Duen zentraltasunagatik, eta kultur, aisialdi eta merkataritza erakargarritasunagatik, biziz eta erakargarriz betetako lekua da.

Baina Hirigune Historikoa auzoa ere bada, eta bertako bizilagunek nortasun eta ezaugarri bereizgarriak dituzte, hurbiltasunari eta bizilagunen arteko harremanei esker harmonian, lasaitasunean eta komunitatean bizitzearen balio tradizionalak ahaztu gabe bizitzeko aukera baitugu.

Ez dugu ahaztu behar gure hirietako auzo historikoak ondarea baino gehiago direla. Bertako jendea, biztanleak dira auzoak eta hiriak, haiek osatzen dute egunerokoa beren bizipenez, beren arazo eta eskaerez.

Helburuak

  • Lan egiteko modu berria ezartzea, eta beste gobernantza-eredu bat, auzoarekin eta bertako eragileekin batera gardentasunez eta elkarlanean aritzeko.
  • Kultur eskaintza aberats eta askotarikoa osatzea, ondareko elementu berezietatik hasita auzoko bizimoduraino, kalitateko merkataritza-, gastronomia- eta ostalaritza-esperientziatik igaroz.
  • Ondare-balioak babestu eta areagotzea.
  • Egunerokotasunarekin eta gertutasunarekin lotutako balioak babestea: auzoko bizimodua.

Ekintzak

Erdi Aroko Hirigunearen Birgaitze Integraturako Plan Berezia berrikustea (PERI)

Hurrengo hilabeteotan, Gasteizko Erdi Aroko Hirigunea Eraberritzeko Plan Berezi Integratua (PERI) berrikusiko dute.

Horren aurretik, generoaren ikuspegiaren eta inpaktuaren azterketa prestatzeaz arduratuko den idazketa-taldea kontratatu du Udalak. Gero, azterketa hori PERI planaren berrikusketan gehituko da.

Gasteizko Udaleko Plangintzarako eta Hirigintza Antolamendua Gauzatzeko Zerbitzuak eta idazketa-talde horretako ordezkarien arabera, generoa aintzat hartuta, hirigintzako arau horrek Hirigune Historikoko hiritarren artean zer eragin duen aztertzea da helburua.

Horretarako, uztailean eta urrian egingo den prozesu parte-hartzailea proposatu dute.

Uztaileko lehen hamabostaldian, idazketa-taldeak Erdi Aroko hiriguneko bizilagunen elkarteei eta eragileei, eta Erdi Aroko Mahaian parte hartu dutenei zirriborro bat aurkeztuko diete proposamenak gehitu eta horiek guztiak haiekin batera aztertzeko.

Ondoren, azterlana behin betikoz prestatzeko epea irekiko dute. Hala, 2022ko urrian, bigarren prozesu parte-hartzailea egingo da eta amaierako diagnostikoarekin bukatuko da. Hiriguneko PERI planaren aldaketara eta berrikusketara gehituko da gero diagnostikoa.

Informazio gehiago:

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.