55 urtetik gorakoentzako euskara-ikastaroak gizarte-etxeetan

55 urtetik gorakoek euskara ikasteari ekitea da helburua.

Hartzaileak: 55 urtetik gorakoak, euskararik batere ez dakitenak (lehen urteko taldeak) edo aurreko mailako ikasketak egin dituztenak —edo maila hori dutenak—. Taldeen maila A1ekoa izango da.

Ikusi ikastaroak

Iraupena

Astean bi egunez izango dira eskolak —ordu eta erdiko saioak—, 2025eko urriaren 6tik 2026ko ekainaren 18ra arte.

Lau urteko programa da, urtean 90 ordukoa. Programa bukatutakoan, ikasleek ezingo dute bertan jarraitu; gurasoentzako programan jarraitu beharko dute ikaskuntza-prozesua —leku librerik gelditzen bada—.

Izen-ematea

Ikasle berriak

Irailaren 8tik 17ra, aurrez aurre edozein gizarte-etxetan. Euskaraz zerbait dakiten pertsonek, 1. urteko ikastarotik gorako mailetan izena eman nahi badute, euskaltegiko ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute, edo mailaketa-proba bat egin (ikus Mailaketa-proba atala).

Ikasle zaharrak, aldaketarik nahi ez dutenak

2024-2025 ikasturteko ikasleak, ikasturte horretako maila gainditu badute eta toki, ordutegi eta egun beretan matrikulatu nahi badute: ordaindu baino ez dute egin beharko, plaza gordeko baitzaie. Abuztuaren 28tik irailaren 7ra.

Ikasle zaharrak, aldaketaren bat nahi baldin badute

2024-2025 ikasturteko ikasleak, aldaketaren bat egin nahi badute (maila, ordutegia, egunak, tokia edo txandak): irailaren 8tik 17ra, aurrez aurre edozein gizarte-etxetan.

Matrikula ordaintzea

Online, aurrez aurre edo telefonoz ordaindu daiteke. Ikusi ordaintzeko moduak.

Mailaketa-proba

  • Euskara ezagutzarik ez duten ikasleak 1. urteko talde batean matrikulatuko dira zuzenean.
  • Euskaraz zerbait dakiten ikasle berriek mailaketa-proba egin beharko dute. Horretarako, hitzordua hartu beharko dute IKA euskaltegian 945 15 43 41 (Adriano VI.a, 18). Proba egin ondoren, euskaltegiak ziurtagiri bat emango die, eta ziurtagiri hori aurkeztu beharko dute gizarte-etxean, matrikula egitean.

Itxaron-zerrenda, prezio-murrizketak, talde-aldaketak, itzulketak

Kontsultatu euskara-ikastaroei buruzko informazio gehigarria.

Beste ikastaro batzuk

Ikusi gizarte-etxeetako euskara-ikastaroak.

Harremanetarako

945 16 16 93

euskera.administrazioa02@vitoria-gasteiz.org

Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea *
Hautatu gaiaren hizkuntza.
Harremanetarako beste kontaktu bat: