Natur ibilbidea: Salburua eta bertako hegaztiak

Noiz
Eguna: 2021/08/22, hasiera ordua: 11:30, amaiera ordua: 13:30
Deskribapena

Salburuak balio ekologiko handia du abifaunari dagokionez, eta balio handikoak dira bertako aintziretan ikus daitezkeen hegazti urtarren populazioak. Garai honetan ahateak ikus daitezke, esaterako, ipar-ahateak, ahate buztanluzeak, antzara hankagorriztak, ahate txistukariak, ahate mokozabala, basahatea, zertzeta arrunta, murgilari europarrak eta abar. Orobat ikus daitezke, erraz, kopetazuriak, murgil handiak, txilinporta txikiak, antxeta mokogorriak, kaio hankahoria, koartza hauskara eta koartzatxo txikia.

Gogorarazten dizugu jarduera “Las Zumas” behatokian egingo dela; bertan, hezitzaile batek irakatsiko dizu noola bilatu eta identifikatu aintzira-ekosistema honetan bizi den hegazti-komunitate askotarikoa.

Lekua: “Las Zumas” behatokia

Eguna: abuztuaren 22a, igandea

Ordutegia: 11:30-13:30

Norentzat: jende oro

Hizkuntza: ele bietan

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.