Jatorri atzerritarreko pertsonentzako euskara-ikastaroak gizarte-etxeetan (AISA)

Atzerritarrei hizkuntza-harrera egitea da helburua: oinarrizko euskara (hitzak, agurrak...) ikastea eta gizartea ezagutzea. A1 maila.

Hartzaileak: jatorri atzerritarreko pertsonak, 16 urtetik gorakoak, lehendik euskararekin harremanik izan ez dutenak.

Ikusi ikastaroak

Iraupena

Astean hiru egunez izango dira eskolak —bi orduko saioak—, urriaren 6tik abenduaren 15era. Bigarren eta hirugarren ikastaro bat egin ahal izango da abenduaren 17tik aurrera eta martxoaren 16tik aurrera, hurrenez hurren bitartean, baldin eta gutxienez bederatzi ikasle badaude.

Programa honek hirurogeina orduko hiru ikastaro hartzen ditu barne. Bi ikastaro horiek bukatutakoan, euskaltegietan matrikulatu ahal izango dira ikasleak, edo gurasoentzako programako taldeetako itxarote-zerrendetan izena eman, leku librerik gelditzen bada.

Izen-ematea

2025eko irailaren 8tik 17ra, aurrez aurre edozein gizarte-etxetan.

Matrikularen prezioa: 10,10 euro.

Ikusi ordaintzeko moduak.

Prezio-murrizketak, talde-aldaketak, itzulketak

Kontsultatu euskara-ikastaroei buruzko informazio gehigarria.

Beste ikastaro batzuk

Ikusi gizarte-etxeetako euskara-ikastaroak.

Harremanetarako

945 16 16 93

euskera.administrazioa02@vitoria-gasteiz.org

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.