Merkataritza eta ostalaritzako langileentzako ikastaroak
Merkataritza eta ostalaritzan lan egiten dutenak gaitzea da helburua, ahoz komunikatzeko eta establezimenduko idatzizko informazioa —errotuluak, eskaintzak, oharrak...—euskaraz jartzeko.
Astean bi egunez izango dira eskolak —2 orduko saioak—, 2022ko urriaren 3tik 2023ko otsailaren 9ra. Bigarren ikastaro bat egin ahal izango da urtarrilaren bukaeratik maiatzera bitartean, baldin eta gutxienez 9 ikasle badaude.
Hartzaileak:
- Merkataritza- edo ostalaritza-establezimendu batean lan egiten duten edo 2021ean edo 2022an, uneren batean, lan egin duten 16 urtetik gorako pertsonak, lehendik euskararik ez dakitenak: A1 maila.
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako titulua edo teknikari-titulua B edo D ereduan ikasiz eskuratua dutenak: B1.2 maila.
- Ikusi ikastaroak
Izen-ematea
- Irailaren 5etik 14ra, aurrez aurre edozein gizarte-etxetan.
- Matrikularen prezioa:
- Arrunta: 48,20 euro.
- Langabeentzat: % 15eko hobaria izango dute langabeek. Ikusi baldintzak euskara-ikastaroei buruzko orrialdean.
Dokumentazioa
Kontratua, edo merkataritza-establezimendu batean lan egiten dela —edo 2021an edo 2022ean uneren batean lan egin dela— egiaztatzen duen beste agiriren bat aurkeztu beharko da izena ematerakoan. Horrez gain, B1.2 mailan izena eman nahi duten ikasle berriek mailaren ziurtagiria aurkeztu beharko dute.
Mailaketa-probak
- 2. mailan izena eman nahi duten ikasle berrientzako mailaketa-probak:
- 2020-2021 edo 2021-2022 ikasturtean euskaltegi batean ikasi badute, eta maila hori badute, ez dute proba egin beharko; aski izango da ikasleak gainditu duen maila adierazten duen euskaltegiaren ziurtagiria.
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako titulua edo teknikari-titulua B edo D ereduan ikasiz eskuratua dutenek 2 mailan matrikulatu ahal izango dute zuzenean.
- B edo D ereduan ikasi arren maila horri eusten dioten egiaztatu nahi duten pertsonek, edo beste moduren batean lehendik zer edo zer ikasia dutenek, proba egin ahal izango dute. Horretarako, telefonoz hitzordua hartu beharko dute IKAn: 945 15 43 41 (Adriano VI.a, 18).
Proba egin ondoren, euskaltegiak ziurtagiri bat emango die proba egin dutenei, eta ziurtagiri hori gizarte-etxean aurkeztu beharko dute matrikula egitean.
Informazio orokorra
- Hirurogeina orduko bi ikastaro eskainiko dira. Horiek bukatutakoan, ikasleek euskaltegietan matrikulatu ahal izango dute, edo gurasoentzako programako taldeetako itxarote-zerrendetan izena eman, leku librerik gelditzen bada.
- Gutxienez 9 pertsona beharko dira taldea sortzeko.
- Taldeak gela bakoitzaren gehieneko edukiaren arabera eratuko dira, inoiz ez 16 baino gehiago.
- Taldeak bertan behera utziko dira ikasturtean zehar ikasle-kopurua 6tik jaisten bada.
Lotutako informazioa
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.