Bizikletak alokatzeko zerbitzua Atarian
Salburuan barrena bizikletaz txangoa egitea parkea ezagutzeko aukera ezinhobea da. Salburuko hezeguneen interpretazio zentroan, Ataria, bizikletak alokatzeko zerbitzuak aukera ematen die bisitariei Salburuko parkea ibilbide erraz batetik pedalei eraginez ezagutzeko. Helduentzako banakako eta tandem bizikletez gain, bizikleta txikiak, ertainak eta helduentzako trizikloak alokatu ditzakezu bertan.
Bizikletak alokatu daitezke interpretazio zentroko ordutegian: neguan asteartetik igandera, 11:00etatik 14:00etara, eta 16:00etatik 19:00etara; udan asteartetik igandera, 11:00etatik 14:00tara, eta 16:00etatik 20:00tara.
Egun erdiz, hau da, goizez edo arratsaldez bizikleta alokatzeagatik 1,05€ ordaindu behar da. Abonatuek, halaber, 0,63€ ordaindu behar dute eta langabetu eta jubilatuentzako, berriz, 0,37€koa da ordaindu beharrekoa.
Bizikleta normalak parkean bertan erabiltzeko dira. Ezin dira parketik eraztun berdera atera.
Scooterrak
Ataria interpretazio zentroak scooter motako motorrak jarri ditu mugikortasun arazoak dituzten pertsonen eskura Salburuko parkean barrena ibil daitezen. Ibilgailuak eserleku bakarrekoak dira eta aulkia eta lau gurpil dituzte. 140 kiloko pisua jasan dezakete eta gehienez 15 kilometro orduko abiadura har dezakete. Bi bateria dituzte eta iraultzetik babesteko gurpilak, eta eserlekua erregulagarria eta birakaria da, eraisgarriak diren buru- eta beso-euskarriekin.
- Mailegua: Ataria zentroko harrera gunean galdetu behar da (Salburuko Hezeguneen Interpretazio Zentroa).
- Prezioa: doako zerbitzua.
- Ordutegia: Ataria irekita dagoen ordutegian.
- Informazio gehiago: 945 16 26 16 telefonoa.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.