Ingurumen-jarduerako arloak – KEIEP 2030. HAR EZAZU PARTE

Gasteizek badu Klima Plan bat

HAR EZAZU PARTE

«Energia % 100 herritarra» goiburu harturik, Gasteizko Udalak parte hartzeko deia egiten die hiritarrei, gure udalerriko klima- eta energia-politikak finkatzen eta hiriko Klimaren eta Energia Iraunkorraren Ekintza Plana zehazten (KEIEP 2030) lagundu dezaten. Funtsezkoa da denok parte hartzea energia-trantsizioan eta klima-aldaketari lotutako egokitzapenetan aurrera egiteko.

Zer da KEIEP 2030 Plana?

Gasteizko Udalak estrategia bat prestatu du hirian klima-aldaketari aurre egiteko. KEIEP 2030 du izena, eta bi ekintza-plan ditu:

TEIEP 2030: Gasteizko Trantsizio Energetiko Integraturako Ekintza Plana

KAEEP 2030: Klima Aldaketara Egokitzeko Ekintza Plana

Nahi al duzu parte hartu KAEEP 2030 Planari buruzko eztabaidan?

Zientzialarien komunitateak abisua helarazi digu jadanik: neurriak eta ekintzak abiarazi behar dira klima aldaketak izango dituen eraginak murrizteko. Hiri, herri, erakunde eta pertsonei galdedin diete larrialdi klimatikoaren jokaleku berrira moldatzeko izango diren gakoak definitzeko.

Udalak dokumentu bat prestatu du beharrezkoak eta batzuk larrialdikoak diren ekimen horietako zenbait azaltzeko.

KAEEP planaren aurrerapena dagoeneko eskuragarri dago bai udal sailentzat, bai gizarte eta ekonomia eragileentzat, bai herritarrentzat, nahi duen orok ideia berriak aurkeztu eta planaren ekintza lerroak hobetu ahal izateko.

Europako INTENSIFY proiektuari jarraikiz, Gasteizko Udalak dokumentua aurkezteko zenbait gune antolatu ditu, horrela klima krisiari aurre egiteko egokienak diren ekintzak analizatzeko, dokumentuan ageri diren 71 ekintzen artean.

Hiru sektore hauetan bildu dira hasieran proposatutako 71 ekintzak:

  • Natur eta nekazaritza eremua
  • Hiri eremua
  • Gizartea eta gobernantza
Nahi al duzu parte hartu lan honetan?

Funtsezkoak izango dira aipatutako ekintzak eta haien finantzaketa hiriaren garapenerako, gasteiztarren belaunaldi berrien bizimodurako eta Lurraren etorkizunerako.

Vitoria-Gasteiz Green Dealen lanean jarraitu nahi dugu, gure Hiriburu Berdea (Green Capital) nazioarteko erreferentzia bihurtu duten irizpideei jarraikiz:

  • Etorkizunaren ikuspegi partekatua eta ausardia politikoa.
  • Udal-taldearen lidergoa.
  • Enpresen eta ekonomia-eragileen esku-hartzea.
  • Energia % 100 herritarra.
Dokumentuak, aktak eta ondorioak
Partaidetza-prozesua
Eman zure iritzia online

KAEEPari buruzko zure iritziak, ekarpenak eta iradokizunak bidaltzeko, idatzi transicionenergetica@vitoria-gasteiz.org helbide elektronikora.

KAEEPari buruzko eztabaida-gune irekia
Gazteenen iritziak jasotzen ditugu
  • Ostirala, urriaren 1a. Klima aldaketari lotutako neurrien inguruko eztabaida, Zabalganeko gazteek aurrekontu parte-hartzailerako egin dituzten ekarpenetatik abiatuta.
Etorkizunari begira: Nolakoa izango ote da gure auzoa 2030ean?
  • 2021eko urria (zehazteke daude eguna eta ordua). Zenbait aditu eta auzokide gidari ditugula aztertuko dugu auzoko eremu publikoa, jakiteko zer aldaketa egin behar ditugun gure kale, plaza eta etxeetan energia-trantsizioak eta klima-aldaketara egokitzeko beharrak dakarzkiguten erronkei ekiteko.

-

Programatutako ekintza horietakoren batean parte hartu nahi baduzu, deitu 609039939 telefono-zenbakira edo bidali mezu bat, zure datuak erantsita dituela, transicionenergetica@vitoria-gasteiz.org helbidera.

Logo proyecto Intensify

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.