Hona

- 2025/02/14
- 19:30 - 20:45
- Félix Petite Antzokia (Ibaiondo Gizarte Etxea)
- Publiko guztiak. Ezin da sartu aretora hiru urtetik beherako adingaberik
Dantzaz konpainia gipuzkoarraren programa berritzaile bat da Hona, konpainiaren eta nazioarteko artista garrantzitsuen kolaborazioaren emaitza, eta ohiz kanpoko bi pieza koreografiko aurkezten dizkigu, bakoitza bere identitatearekin eta ikuspegi artistikoarekin.
Hona izenburuaren bidez islatu egin nahi dute konpainiak gaurkotasunaeta "hemen eta orain" gertatzen dena dantzaren bidez aztertzeko asmoa. Hala, publikoa bidaia emozional eta bisual batera eramango dute Hondo eta Aire sakona obrekin. Esperientzia paregabea eskaintzen du pieza bakoitzak, sormenak eta piezen sortzaileen ikuspegiak markatua, eta hainbat gaitan sakonduko da, hala nola amildegia, misterioa eta askatasuna.
Sarbide mota
18 €. Deskontuak
- Sarreren salmentaren ordutegi berezia: urtarrilak 28
- Udal Antzoki Sareko lehiatilan (Turismo Bulegoan-Plaza Berria z.g.) eta 945 161045 telefonoan: 10:30etatik 18:00etara
- Online salmenta utarrilaren 28ko 10:30etan hasiko da (principalantzokia.janto.es/es)
- Ohiko salmenta: urtarrilaren 29tik aurrera, ohiko kanaletan eta ordutegietan
Informazio gehiago
HONDO
Koreografia: Paolo Mohovich
Zuzendaritza artistikoa eta koreografia-aholkularitza: Adriana Pous
Musika: Johan Johannson
AIRE SAKONA
koreografia: Jacek Przybyłowicz
Musika: Adam Walicki
Jantzien eta eszenografiaren idea: Jacek Przybyłowicz
Ikuskizun hau Udal Antzoki Sarearen neguko programazioaren parte da.