Tokiko Agenda 21 - Adierazleen sistema - Hiriko kutsadura

Portada

Airearen kalitatea

PDF Metodologia (gaztelaniaz)

Aire garbia ezinbestekoa da hirritaren eta ekosistemen osasunerako. Horregatik, hain zuzen, funtsezkoa da jasangarritasunerako.

Erabilitako adierazleek hiriko atmosfera-kutsatzaile nagusien balioak aztertzen dituzte, nagusiki garraiotik, industrian erregai fosilak erabiltzetik eta berogailu-sistemetatik datozenak, eta indarrean dagoen araudiak ezarritako arrisku-maila edo atalaseekin alderatzen dituzte. Kontrol hori, gero eta neurketa-estazio gehiago dituen Kutsadura Atmosferikoa Zaindu eta Kontrolatzeko Sare Automatikoaren bitartez egiten da. Analizatzen diren atmosfera-kutsatzaileak hauek dira: SO2, NO2, ozonoa eta PM10.

1. Airearen kalitate "hala-moduzkoa", "txarra" edo "oso txarra" erregistratzen den egun kopurua

Datu iturria: Gasteizko Kutsadura Atmosferikoa Zaindu eta Kontrolatzeko Sare Automatikoa. Vitoria-Gasteizko Udaleko Ingurumen eta Iraunkortasun Saila
Joera desiragarria: gutxitzea
Neurtze aldia: artero

Hiri kutsadura 1
2. Urtean biztanleriari emandako ozonorako informazio-atalasea gainditzen den aldien kopurua

Datu iturria: Gasteizko Kutsadura Atmosferikoa Zaindu eta Kontrolatzeko Sare Automatikoa. Vitoria-Gasteizko Udaleko Ingurumen eta Iraunkortasuna Saila
Joera desiragarria: gutxitzea
Neurtze aldia: artero

Hiri kutsadura 2

OHARRA: Gasteizko Kutsadura Atmosferikoa Zaindu eta Kontrolatzeko Sarean datuak transferitzeko sisteman egon diren aldaketak direla eta, ezin izan dira eskuratu, buletin hau egin den egunerako, hiriko airearen kalitate adierazleak.

Zarata-kutsadura

PDF Metodologia (gaztelaniaz)

Zarataren inpaktuak eragin kaltegarriak izan ditzake gizakiaren osasun eta ongizaterako. Gizarte jasangarriak hiriaren funtzio nagusien (etxebizitza, lana eta mugikortasuna) nahasketa eskaini beharko luke, baina hiritarrei nazioartean gomendatzen den zarata-maila baino handiagoa jasanarazi gabe.

Ibilgailuek kale eta errepideetan eta trenak sortzen duten zaratak Gasteizko biztanleengan duen eragina zehaztu nahi du erabilitako adierazleak, ingurumen-hotsaren ebaluazio eta kudeaketari buruzko ekainaren 25eko 2002/49/CE Zuzentarauak definitutako markoaren arabera.

3. Eguneko 24 orduetan kalitate-helburu gisa desiragarri litzatekeen zarata-maila baino handiagoa jasaten duten kaleetan bizi den biztanleria

Datu iturria: 2003ko eta 2005eko Gasteizko Zaraten mapak. Vitoria-Gasteizko Udaleko Ingurumen eta Iraunkortasuna Saila
Joera desiragarria: gutxitzea
Neurtze aldia: bi urtean behin

03. adierazle

OHARRA: Zuzenketa-neurriak beharko lituzketen zarata-tarteak gorriz nabarmendu dira. Etxe barruko benetako eragina, gutxienez kanpoan dagoen zarata-maila baino 33 dB(A) txikiagoa dela kontsideratzen da.

4. Gauean kalitate-helburu gisa desiragarri litzatekeen zarata-maila baino handiagoa jasaten duten kaleetan bizi den biztanleria

Datu iturria: 2003ko eta 2005eko Gasteizko Zaraten mapak. Vitoria-Gasteizko Udaleko Ingurumen eta Iraunkortasuna Saila
Joera desiragarria: gutxitzea
Neurtze aldia: bi urtean behin

04. adierazle

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: