Gasteizko Udalak herritarren osasunarekin eta ongizatearekin duen konpromisoa berretsi du 2025-2030 aldirako III. Osasun Planaren bidez.
Bizi-kalitateari eragiten dioten faktoreetan eragiteko duen gaitasunaz jabetuta, Udalak plan hau jorratu du, herritarren osasuna hobetu eta desberdintasunak murrizten laguntzeko asmoz.
III. Osasun Plana bi ikuspegi osagarri uztartzen dituen Gasteizko osasun-egoeraren diagnostiko zehatz batean oinarritzen da:
Osasun Publikoaren Zerbitzuak zuzendu du plana egiteko prozesua. Plana 4 ildo estrategikotan, 15 helburutan eta 40 jarduketa zehatzetan egituratzen da. Udalaren zenbait sail arduratuko dira neurri horiek jorratzeaz, betiere ardatz hauetan oinarrituta:
Plan anbiziotsua bezain errealista eta ebaluagarri honek Gasteizen bizi diren pertsona guztientzako hiri-eredu osasungarri eta ekitatiboagoa finkatu nahi du:
Gasteizko III. Osasun Plana (2025-2030)
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.